AÑES – ANGULO
(2023-10-10, asteartea)
Aurreko etapan esan genuen bezala, Gorobel (Wikipedia) mendilerroaren magalean dagoen Añestik abiatuko gara; gero, Arabako ipar-mendebaldeko ertzean, Burgosko eta Bizkaiko mugetan dagoen mendilerro horretara igo eta hantxe ibiliko gara.
Antzina-antzinatik hainbat ataka edo igarobide daude goiko lautadara igotzeko. Guk Añestik (413 m) abiatzen dena erabiliko dugu, hasieran asfaltatua dagoen errepide batetik, zeina zementuzko pista bilakatzen baita gero, Aroko atakatik (990 m) Kobatako saroira (1.050 m) heldu arte (garai batean San Vitoresen ermita egon zen lekuan).
Behin gora iritsita, artzaintzarako erabiltzen diren muino belartsuak agertuko dira gure aurrean bata bestearen atzetik. Amilburutik hurbil, berriz, eremu karstikoei dagokien harkaitzak azaleratzen dira.
Gune honetan, bidea utzi eta Añesen gaineko zeharrebakira, Aro gailurrera, igoko gara. Aiara haranaren gaineko zeharrebaki harkaiztsuko lautada erosoan aurrera, mendilerroko gailurrik garaiena den eta itsasontzi harritsua bailitzan gailentzen den Eskutxi tontorrera (1.185 m) joango gara lehenbizi eta Ungino mendira (1.099 m) gero.
Ungino mendia eta ibilaldiaren erdia gaindituta gero, zeharrebakia utzi eta Moscadero (1.134 m) eta Urieta (1.117 m) tontorretatik igaroko gara; hemen, jada, 15. kilometroan egongo gara gutxi gorabehera eta Anguloko mendatera jaistea bakarrik geldituko zaigu. Basoan behera goazela, San Migel Zaharraren otso-zuloaren ondotik, edo otso-zuloaren hondakinen ondotik, pasatuko gara, nahiz eta oraindik harresiaren zati batzuk nahiko egoera onean egon.
Como decíamos al final de la etapa anterior, saldremos desde Añes a los pies de la sierra Salvada/Gorobel (Wikipedia), para alcanzar y recorrer en esta etapa la parte de dicha sierra justo en el extremo noroccidental de la provincia de Araba, en el límite con Burgos y Bizkaia.
Para acceder a la meseta superior existen desde antiguo diversos pasos o portillos. Nosotros usaremos el que parte de Añes (413) por una carretera en principio asfaltada y que posteriormente se convierte en una pista de cemento hasta llegar a la majada de la Cobata (1.050 m) por el Portillo de Aro (990) (lugar donde estuvo una ermita dedicada a San Vítores)
Una vez arriba se abren ante nosotros una sucesión de pequeñas lomas herbosas dedicadas al pastoreo. Cerca de los cantiles aflora la roca con formaciones propias del paisaje kárstico.
En este punto nos desviaremos para alcanzar la cima de Aro (1.133), que nos muestra un corte vertical sobre Añes. Siguiendo el corte rocoso sobre el Valle de Aiara (Wikipedia) por una cómoda meseta nos dirigiremos primero a la cumbre de Eskutxi (1.185), que emerge como un navío rocoso, siendo el punto culminante de toda la sierra y posteriormente a la cima de Ungino (1.099).
Tras dejar Ungino y la primera mitad del recorrido, abandonamos el cortado y por el agradable altiplano pasaremos por las cotas de Moscadero (1.134) y Urieta (1.117), aquí estaremos en el kilometro quince aproximadamente y solo nos quedaría ir descendiendo hasta el puerto de Angulo, por el bosque en el que pasaremos junto a la lobera de San Miguel el Viejo o lo que queda de ella, aun hay tramos del muro que se conservan en buen estado.
AÑES
Añes, Aiarako kontzeju bat da, Arabako probintzian kokatzen dena. Llanteno haranean dago, Gorobel mendilerroaren oinean. X. mendean, Euskal Herriko Aiara eta Burgosko Mena haranen artean lotura egiteko eraiki zuten Sopeña Bidearen (Aiaraldea) ondorioz sortu zen egungo herria.
Mendilerroaren lehen zatian, paisaian haritzak eta lizarrak ugariak dira; eta garaieran gora egin ahala, belardiz eta harkaitzez osatuta dago. Udalerriaren altuera, 413 m. Iparraldera Soxorekin egiten du muga, ekialdera Lexartzurekin, mendebaldera Anguloko haranarekin eta hegoaldera Burgosko probintziatik bereizten duen Haroko haitzarekin (Gorobel mendilerroa).
Ondare historiko-artistikoari dagokionez, Micaela Portillak (Wikipedia) Añesko tenplu erromaniko baten portada aurkitu zuen 1982an.
AÑES – ANGULO
Araba eta Burgos probintzien ipar-mendebaldean, 100 km2-ko kareharrizko mendi-formazio bat hedatzen da, Kantauri isurialdearen eta Gaztelako lautadaren arteko muga dena. Gorobelgo mendilerroa da, Urduñako eta Anguloko mendateen artean hedatzen dena. Gorobelgo mendilerroaren ezaugarririk nabarmenena, iparraldeko 600 metroko amildegiaren eta hegoalderantz leunki jaisten diren mendi-hegalen arteko kontrastea da.
Europako altxor ornitologiko handienetako bat izateko ohorea du mendilerroak. Sai zuria, belatz handia edo sai arrea bezalako espezieak oso ohikoak dira inguru honetan.
Gorobel mendilerroak panoramika zoragarriak eskaintzen dizkigu. Gaur Eskutxira, Unginora eta Moscaderora igoko gara. Eskutxi, Gorobel mendilerroko gailurrik altuena da (1.185 m). Ungino mendiaren gailurrera (1.089 m) iritsi baino metro batzuk lehenago, bat-batean, Unginoko Begia agertzen da. Mendian irekitako zulo natural ikaragarria da. Bertatik haranaren ikuspegi ikusgarriak dauzkagu.
Pagadien eta pinudien artean aurrera eginez, antzina otsoak hiltzen zituzten lekura iritsiko gara (otso-zuloa). Ia bi metroko altuera duten bi horma dira, lubaki batean elkartzen direnak. Antzina otsoak ugari ziren mendilerro honetan, baina gaur egun oso urriak dira.
San Migelgo otso-zuloaren inguruan, San Migelgo ur-jauzia dago. Losa haranaren eta Mena haranaren arteko mugan dagoen ur-jauzia da. Bertan San Migel ibaia amiltzen da, 200 metroko altuera duen ur-jauzia osatuz. Izotza urtzen denean edo euri asko egiten duenean soilik ikus daiteke.
Ibilaldia Anguloko mendatean (GMB) amaituko dugu. Aiarako harana eta Burgosko Losa harana lotzen dituen erromatar jatorriko komunikazio-bide zaharra da.