IRABIEN – AÑES
(2023-10-04, asteazkena)
Bilbotik abiatu, Bizkaiko probintzia utzi eta Arabako mendebaldean barneratu ostean, Okondo (Wikipedia) herriko Irabaien auzoan amaitu genuen Bilbo eta Gasteiz arteko lehen etapa.
Bigarrengo honetan, aipatutako auzo horretatik abiatuko gara Aiara (Wikipedia) udalerriko Añes herrirantz.
160 metroko altueratik abiatu eta lehenengo 6 kilometrotan mendiko pistetatik igotzen joango gara, harik eta Odoibaltza (Wikipedia) izeneko mendiaren erpin geodesikora (691 m) iritsi arte (Odoibaltza eta ez Idulbaltza (Mendikat) duela gutxi arte modu okerrean esaten zitzaion bezala); eta ez da inguruko mendirik garaiena ere, mende honen hasieran eginiko neurketa zehatzagoen arabera bere bikia, Bortaun, 14 metro altuagoa baita (705 m) eta duela hamar bat urte Ehun mendi aukeratuen zerrendatik aterarazi zuen.
Gailurretik aurrera beherantz egingo dugu 4 kilometrotan eta Llanteno kontzejuko Inortza auzotik igaroko gara; han, hasierako maila berean egongo gara, garaierari dagokionez.
11 kilometroko bidea geldituko zaigu, hainbat igoera eta jaitsierekin; Opellora, Orbilla eta Soañes auzoetatik igaro ostean, Añesera helduko gara Gorobel (Wikipedia) mendilerroaren magalean.
En la primera etapa que partimos de Bilbao, para abandonar la provincia de Vizcaya e ir adentrándonos en la parte occidental de Álava, se término con la llegada al municipio de Oquendo, en el barrio de Irabayen (Irabien).
En esta segunda etapa partiremos del mencionado barrio con destino a la pequeña población de Añes en el concejo de Ayala (Aiara) (Wikipedia).
Partiremos desde 160 m. de altura e iremos subiendo por pistas durante los primeros 6 kilómetros hasta alcanzar el vértice geodésico en la cima que recibe el nombre del Odoibaltza y que corrige el erróneo Idubaltza con el que se conocía hasta no hace mucho. Tampoco es más elevada, ya que las mediciones más exactas de los albores del presente siglo trajeron otra corrección, puesto que su gemelo Bortaun es 14 metros más alto, por lo que hace una década le arrebató la condición de Centenario.
Desde la cima descenderemos durante 4 kilómetros y pasaremos por Inortza, uno de los núcleos rurales que conforman Llanteno, donde alcanzaremos la altura que teníamos en la salida.
Nos quedaran 11 kilómetros con varias subidas y bajadas, pasando por varios barrios, Costera, Orbilla y Soañes, para llegar a Añes a los pies de la sierra Salvada/Gorobel (Wikipedia).
BILBO – IRABIEN (Okondo)
Pagasarri mendia edota "Paga" oso ezaguna da Bilbon. Ohikoa da, larunbat, igande eta jaiegunetan Pagasarrira igotzea. 673 metroko altuera du, Gainekogorta mendigunearen parte da, eta Bizkaia eta Araba bereizten ditu. Etimologikoki, Pagasarri bi hitzen elkarketatik dator: Pagoa eta sarri. Beraz, pagoz estalitako gunea dela adierazten du.
Pagasarriko tontorra eremu karstiko txiki bat da, eta bertatik iragazten da euri-ura. Bolintxu izenez ezagutzen den ibaia eta bailara eratzen ditu. Gailurrera iritsi aurretik elurzuloak eta Tarineko iturria bisita ditzakegu.
Aurrera jarraituz, Bilbo hegoaldeko mendi sistemaren gailurrik altuena dugu: Gainekogorta “Gaineko” (998 m). Gailurrak hiru tontor desberdin ditu: ekialdean Biderdi (871 m), erdiko gailurra Gainekogorta, eta mendebaldekoa Galarraga (901 m). Gailurretik soinu eta argi seinaleak igortzen omen ziren Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko. Mendi honetan, Bizkaiko lehen mendizale elkartea sortu zen, 1870. urtean.
Okondo, Arabako udalerria da, Bizkaiarekin muga egiten du eta bertan, Gainekogorta mendia nabarmentzen da. Ingurune naturalaz gozatzeko ibilbide ugari egiteko aukera eskaintzen du. Itzalde errekari jarraituz, begiratoki natural zoragarriak aurki ditzakegu. Bertako lurretan kultura ondare aberatsa gordetzen da.
Okondon jai ugari egiten dituzte urtean zehar. Herriko festa nagusiak abuztuaren 24an ospatzen dituzte. Eta martxoko hirugarren igandean, baserritarren azoka egiten dute; nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza produktu ugari egoten da ikusgai eta salgai bertan.