04 LA CUETA-PEÑA ORNIZ
Asturias eta Leon arteko mugan ibiliko gara gaurkoan (ere). Babia (wikipedia) bailarako eta Leongo herri garaienetik abiatuko gara: La Cueta (aytocabrillanes) herritik (1.450 m).
Haren inguruan sortzen da 234 kilometro dituen Sil (babiabiosfera) ibaia eta ibaiaren iturburuetara egingo dugu herritik abiatu eta mendian gora. Hainbat belardi eta saroi igaro ondoren, eguneko mendi garaienera igoko gara: Asturias eta Leon arteko mugan dagoen Peña Orniz (wikipedia) mendira (2.191 m).
Goitik beherakoan beste tontor bat zapalduko dugu: Pico Cuetalbo (mendikat)(2.074 m). Gainerakoa, ia 15 kilometro egin arte, beheranzko bidea izango da eta saroiren bat edo beste ere ikusiko dugu La Cueta herrira itzuli baino lehen.
Ibilaldi laburrean ere La Cueta herritik abiatuko dira aldapan gora eta, beste taldekoek bezala Sil ibaia Bustusilgo zubiaren gainetik zeharkatu ostean, mendiko saroiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, berriro abiapuntura (La Cueta) itzuli aurretik.
SIL IBAIA
Sil ibaia Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean dagoen erreka da, Miñoren adar nagusia. Kantauriar mendikatean (wikipedia) sortzen da, Somiedo (Asturias) eta Villablino (Leon) udalerrien artean, Peña Orniz mendiaren magalean. Hortik Bierzo (Leon) eta Ourenseko probintzia zeharkatzen ditu, bidean Lugoko probintziarekiko muga ere tarte batean marraztuz.
Aguamestas-en (vivirasturias), Lor ibaiaren urak jasotzen ditu eta Sil ibaiaren arroila (turismo.ribeirasacra) izeneko eremuan sartzen da. Han, mendien artean, ibilbide bihurgunetsua du ibaiak, eta Lugo eta Ourense probintzien arteko muga egiten du.
Sil ibaiak Peares (turismo.ribeirasacra) herriaren parean isurtzen ditu bere urak Miño ibaian. Bitxia da gero bi ibaiek zeharkatzen duten herri horren kasua, bi probintziakoa (Lugo eta Ourense) eta lau udalerritakoa (Carballedo, Pantón, Nogueira de Ramuín eta La Peroja) baita.
Ibaien arteko hierarkia, normalean, elkargunean emari eta luzera handiena duena kontuan hartuta egiten da, baina kasu honetan ez da horrela, Sil ibaia baita emari eta luzera handienak dituena. Horregatik esan ohi da Silek ura bai, baina ospea duena Miño dela.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
La Cueta herria
Peña Orniz
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka