VILLABLINO (Abuztua 2025)
Aurten Leongo Villablino (wikipedia) herrira goaz udako ibilaldiak egitera (Abuztuaren 24tik 30era). Hona hemen egitaraua:
1. eguna: Salienciako (wikipedia) aintzirak eta Calabazosa mendia.
2. eguna: Cuetu d’Arbas (mendikat) mendi-tontorra.
3. eguna: Villaseca de Laciana (elbierzodigital).
4. eguna: Peña Orniz (mendikat) mendia eta Sil (wikipedia) ibaiaren iturburuak.
5. eguna: Babiako (wikipedia) eskualdean Puñin mendia.
Litekeena da (batez ere, eguraldiaren arabera) aldaketaren bat edo beste izatea. Egunero ibilaldi laburragoak ere izango dira eta 3. egunekoa denok batera egiteko asmoa dago.
Leongo eta Asturiasko lau parke naturaletan ibiliko gara: Somiedo, Babia eta Luna, Lacianako Harana eta Narceako, Degañako eta Ibiasko iturburuak.
SOMIEDO
Somiedoko Parke Naturala natura garbiaren azken guneetako bat da. Bertako paisaiak, faunak, florak, gastronomiak eta jendeak leku pribilegiatu bihurtzen dute txoko hau.
400 metrotik ia 2.200era bitarteko paisaia malkartsuan, aintzira ikusgarriak nabarmentzen dira, eta braña delakoak; goiko mendietako saroiak, alegia. Horietan, teitoak aurki ditzakegu, unaiek erabiltzen zituzten eraikuntzak, isatsez eginiko teilatuekin.
Somiedo Asturiasko gune babestu garrantzitsuenetako bat da, eta ondoen zainduta dagoenetako bat ere bai.
Kantauriar mendikateko ugaztun handi guztiak eta 100 hegazti-espezie baino gehiago daude Somiedon, eta horien artean bereziki aipagarria da hartz arrea. Hango baso, larre, saroi eta mendietan ehunka landare-espezie daude, Somiedo eremu paregabe bilakatuz.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Aintzirak eta mendia
Villablino