ERETA – LASKUN
(2023-07-11, asteartea)
2019. urtean hasi genuen Euskal Pirinioen zeharkaldiko 11. etapa da hau.
Ibilaldia Pirinioetako Zeharkaldi handiak iparraldean duen IL/GR 10aren hamaikagarren etapa berbera da; zeharkaldi hori, Euskal Herriko Hendaia herrian hasi eta Mediterraneoko itsasertzean dagoen Banyuls-sur-Mer herriraino iristen da, Pirinioetako haran eta bailara guztiak zeharkatuz.
San Martingo Harriko Ereta eski-estazioan hasiko dugu ibilaldia eta Bearnoko Laskun herrira joango gara; lehen ere izanak gara herri horretan, Camilleren bidea zeharkaldia egin genuenean.
Laskunerainoko bideak kareharrizko inguru menditsua zeharkatzen du eta bertan Auñamendi (wikipedia) mendia nabarmentzen da; zoruan mota guztietako kareharriak daude, handiak eta txikiak, zuriak eta zorrotzak, bidean etenik gabe gorabeherak eraginez.
Hasieran bidean gora joango gara eta, tarte batean kareharrizko ordokian ibili ondoren, azkenean eski-estazioko azken sailak atzean utzi eta 5,5 kilometroaren inguruan Osque-ko atakara (Enaren ibilbidea)(1.922 m) igoko gara. Han kate bat dago labarrari lotua, ibiltariei igarobiderainoko malda pikoa igotzen laguntzeko.
Jarraian kareharrizko lautada bat zeharkatuko dugu 6,7 kilometroan dagoen Azuns-eko leporaino (1.873 m); gozatu bat hartzeko moduko lekua da, ikuspegi zoragarria duena.
8,5 kilometroan Cap de la Baigt (wikiloc)(1.689 m) izeneko borda topatuko dugu, eta bertan bizi den artzaina gaztagintzan aritzen da.
11,3 kilometroan, Laberouat aterpera helduko gara; azken bost kilometrotan gelditzen zaigun 500 metroko jaitsiera egingo dugu Laskunera iritsi arte.
Correspondiente a la etapa número 11 de la Travesía del Pirineo Vasco que dimos comienzo en el año 2.019.
Esta ruta coincide con la undécima etapa del GR® 10, la Gran Travesía de los Pirineos, en su vertiente francesa, que va desde la localidad de Hendaya en el País Vasco, hasta la localidad costera de Banyuls-sur-Mer a orillas del mar Mediterráneo, atravesando todas las comarcas y valles pirineos.
Iniciaremos el recorrido en la estación de esquí de La Pierre Saint-Martin en Arette (Infonieve/webcam) y nos dirigimos al pueblo de Lescun, población en la que ya hemos coincidido anteriormente cuando se realizo la vuelta a la Senda de Camille.
La ruta hasta Lescun discurre por una zona montañosa caracterizada por formaciones calcáreas donde Auñamendi / Ania (Wikipedia) domina la vista, el suelo está interrumpido por formaciones de piedra caliza pequeñas y grandes, blancas y afiladas,
Iremos ascendiendo y tras caminar un rato por la meseta de piedra caliza, finalmente dejamos atrás las últimas partes de la estación de esquí y subimos hacia el kilometro 5,5 al Pas de l'Osque (1922m). Se sujeta una cadena al acantilado para ayudar a los caminantes a subir la última subida empinada hasta la cima del paso.
Cruzaremos una llanura de piedra caliza hasta el Pas d'Azun (1873 m) en el kilometro 6,7 es un lugar para disfrutar con una gran vista.
En el kilometro 8,5 nos encontraremos con la cabaña de Cap de la Baitch (1689m) dedicada a producir queso por el pastor que reside en la cabaña.
En el kilometro 11,3 llegamos al Refugio de Laberouat, para perder los 500 metros de altura que nos quedan en los últimos 5 kilómetros, antes de llegar a Lascun.
ERETA - LASKUN
ERETA
Ereta San Martin Harria Mendebaleko Pirinioetako eski-estazioa da. Eski alpinoa praktikatzeko aproposa, Izabatik 30 kilometrora baino ez dago, Auñamendi tontorraren aurrean.
Estazioaren historia 1961eko ekainean hasi zen, Eretako udal-kontseiluak San Martingo Harrian bi erremonte eraikitzea erabaki zuenean; eski-guneak 1962an ireki zituen ateak lehen aldiz.
Oso leku aparta da espeleologoentzat, 140 km2-ko eremu karstikoa baitu.
AUÑAMENDI
Auñamendi Pirinioetako mendia da, 2.507 metroko garaiera duena. Euskal mitologiaren arabera, Auñamendi Mari jainkosaren bizileku izan zen; hori dela eta, mendi kuttuna da euskaldun askorentzat.
Larra izeneko kareharrizko goi-lautada harrigarrian dago. Arroka zorrotzez, leizez eta pitzadurez betetako eremu karstikoa da.
LASKUN
900 metroko garaiera duen herri hau, Pirinioetako Parke Nazionalaren barruan dago. Herria bera eta Laskungo zirkua delakoa Pirinioetako lekurik ederrenetakoak dira.
Arbelezko ohiko teilatuak, kale estuak, horma lodietako harrizko etxeak, garbitegiak, iturriak edota askak kontserbatzen ditu.
Laskungo Zirkua glaziarrek zizelkatutako eremu geologikoa da. Gailur karetsu ugari daude bertan: Laraille (Arralla) (2.147 m), Petrechema (2.371 m), Ansabereko orratzak, Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m), Auñamendi (2.504 m).

Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Auñamendi
Leskun
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí esta el enlace del track propuesto para esta salida.