Uxue - Oibar
(2023-03-21, asteartea)
Etapa hau aurrekoaren antzekoa da: kilometro bat gehiago du luzerari dagokionez eta 100 metro gutxiagoko desnibel positiboa.
Uxuetik irtengo gara Andre Mariaren eliza-gotorlekua atzean utzita, eta lehenengo zazpi kilometroak, ia denak, goitik beheranzkoak izango dira, 300 metro inguruko jaitsiera eginez. 12. kilometroan, muino batean kokaturik dagoen Galipentzu (wikipedia) zaharrera helduko gara, X. mendean eraikia eta Nafarroako herri zaharrenetakoa omen dena; handik aurrera bideak ez du ia gorabeherarik, Zangozerriko eskualdean dagoen amaierako Erdi Aroko Oibar herri ederrera arte. Izko mendilerroko muino baten gainean dago Oibar, iratxoen herria, hala esaten baitiete oibartarrei.
Esta etapa es similar a la anterior: en distancia un kilómetro más y en desnivel positivo 100 metros menos.
Saldremos de Uxue, dejando atrás la iglesia fortaleza de Santa María la Real (sitios Históricos), y en los siete primeros kilómetros será casi todo descenso de unos 300 metros. En el km. 12 llegaremos al cerro donde se sitúa el pueblo de Gallipienzo antiguo (Wikipedia), que se forjó en el siglo X y se considera uno de los pueblos más antiguos de Navarra; ya desde aquí el resto de camino apenas tiene desnivel hasta el final de la etapa, el bello pueblo medieval de Aibar (Wikipedia) perteneciente en la comarca de Sangüesa. Sobre un cerro de la sierra de Izco encontramos Aibar, el pueblo de los duendes como se apoda tradicionalmente a sus habitantes.
UXUE. ( Nafarroako talaia )
1.- Uxueko Santa Mariaren eliza gotorlekua
Jatorrizko tenplua, XI. eta XII. mendeen artean eraiki zen, baina, gaur egun ikusten duguna, etapa ezberdinetan eraiki zen. Karlos II, tenpluaren eraberritze handi bat egin zuen XIV. mendean. Horretarako, hiru habearte erromanikoak desegin ziren, eta jatorrizko burualde erromanikoa eta lehen atala bakarrik geratu ziren zutik. Horren ordez, habearte gotikoa eraiki zen.
2.- Uxueko amabirjina.
Uxueko Ama Birjinaren irudia XII. mendean landutako haltzaren zurezkoa da, eta zilarrez forratuta dago.Nafarroako irudi erromaniko zaharrenetako bat da.
OIBAR.
Oibar, Zangozako merindadean eta eskualdean dagoen udalerria da. Duela mende asko, talaia moduan eraiki zen, eta defentsa-helburua izan zuen.
Iruñetik 44 kilometrora dago, Uñezar errekaren ertzean, Sada eta Zangoza herrien arteko hegal baten gainean, itsas mailatik 531 metrora. Bere udalerrian Izko (mendiak) mendilerroa dago, eta bere mendirik garaienetakoa Olatz da, 884 metrorekin.
Hiribildu nafar honek Erdi Aroko hiri-egitura mantentzen du, kale estu eta harriztatuekin, non garai ezberdinetako jauretxeak, arkuak eta etxebizitzak ikusi ahal izango ditugun.
Oibarko hiribildua, behin baino gehiagotan, Aragoi erresumakoa izan zen. Zonaldean euskarazko toponimo ugari egoteak, Oibarren mende askotan zehar euskera hitz egin zela frogatzen du.