MENDIGORRIA-SUBITZA
Mendigorriaren kanpoaldera irtengo gara, eta etengabe gora egingo dugu, Erreniega (mendikat) mendiaren oinetara. Izarbeibar eskualdea hegoaldetik iparraldera zeharkatuko dugu, Mendigorria, Gares, Obanos (wikipedia), Muruzabal, Zizur eta Galar udalerrietako lurrak zapalduz.
Beste etapa batzuetan zapaldu dugun Vera Cruz-eko bidea hartuko dugu. Nekeas izeneko parajean, IM/PR-Na 205 tokiko bidearekin bat egin eta Nekeas-eko atakan desbideratu egingo gara Isabel infantaren gotorlekura (castillosnet) igotzeko; jarraian Arnotegiko baselizara (wikipedia) iritsiko gara: handik ederki ikusten dira Gares (berria.eus) eta Garesko Erdi Aroko zubia (wikipedia), Obanos (wikipedia) eta Arga ibaia.
Handik Obanosera jaitsiko gara; han Santiagoko bide frantsesak elkartzen dira, bata Orreagatik datorrena eta bestea Somportetik. Azken bide honetatik joango gara Eunateko ermita (wikipedia) ospetsura arte.
Eunatetik iparraldera joko dugu; lehenbizi Adios herrira hurbildu eta gero San Pedro (euskal-herria.org) baseliza duen Aurizko herri abandonatutik igaroko gara. Han, ibilbideko aldaparik gogorrenak igotzen hasiko gara, Aizkibel mendiko haize-erroten azpian; azkenean, jaitsiera labur baten ondoren, Subitzara (wikipedia) iritsiko gara.
MENDIGORRIA
Mendigorria (google) Erriberriko merindadean eta Izarbeibar eskualdean dago, Iruñetik 28,8 kilometrora, Arga ibaiaren gaineko mendi batean kokatua. 2023. Urtean 1.191 biztanle zituen. Mendigorria euskal jatorri garbiaren toponimoa da, mendi (herriak mendi baten gainean duen kokapenari erreferentzia eginez) eta gorria (kasu honetan “soildu” bezala ulertzen dela uste da, hau da, zuhaitzik gabea). Biztanle gehienak industriatik bizi dira, inguruko herrietan lan eginez. Mahatsondoak eta zerealak dira labore garrantzitsuenak. Mendigorriako ohiko produktuak: ardoa, hestebeteak eta arbendol garrapiñatuak dira.
GARES
Gares (google) Iruñeko merindadean eta Izarbeibar eskualdean dago, hiriburutik 22,4 kilometrora. 2023 urtean 2.944 biztanle zituen. Izarbeibarreko hiriburu eta Erdi Aroko herri zahar honek beti izan du garrantzi nabarmena Nafarroan. Aragoiko bideak Done Jakue bidearekin bat egiten duen puntuan, XII. mendeko zubi erromaniko ikusgarria dago, Iruñerria eta Lizarrerria artean nahitaez igaro beharrekoa. Horrela, Arga ibaia segurtasun osoz zeharkatu ahal izaten zuten.
OBANOS
Obanos (artehistoria) Nafarroa Garaian kokatua dago, Izarbeibar eskualdean. Iruñetik 20 bat kilometrora, 2023. urtean 920 biztanle zituen. Obanos garrantzi handiko herria izan da historian zehar, Sonportetik datorren Aragoiko Done Jakue bideak eta Donibane Garazitik datorren Nafarrak bide nagusiarekin bat egiten baitute hemen. Erdi Aroan Obanosen biltzen zen Nafarroako Erresumako Infantzoien Biltzarra eta Obanosko Misterioa izenez ezagutzen zen. 1965. urtetik Foru plazan Obanosko Misterioa antzezlana egiten dute urte bikoititan.
MURUZABAL
Muruzabal Iruñeko merindadean eta Izarbeibar eskualdean dago, hiriburutik 21 kilometrora. 2023 urtean 269 biztanle zituen. Udalerri barruan, herrigunetik 2 kilometro ingurura, Eunateko (google) Andre Mariaren eliza ospetsua dago. Berezia da, oinplano oktogonala du eta.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Mendigorria
Gares
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.