LERIN-MENDIGORRIA
Etapa honetan Ega ibaia atzean utzi eta Arga ibaira hurbilduko gara berriro. Landa-bideetatik ibiliko gara nagusiki, Lizarra, Erriberri eta Izarbeibar (wikipedia) merindadeetako Lerin, Larraga, Oteitza eta Mendigorria (wikipedia) udalerriak zeharkatuz. Nafarroako ubidearen (diariodenavarra) zabalkuntza egin zenetik, lur horietako lehorreko laborantza motakoak aldatu eta ekoizpen handiagoko beste batzuk landatzen hasi dira. Aleppo pinuko (mendikat) pinudi txikiak ere ikusiko ditugu.
Lerinen (lerin.es) dago Nafarroa osoko artzain txabola borobilen (misescapadaspornavarra) multzo handiena. Hasi eta laster, (blogger) topatuko dugu.
Baigorriko bidetik jarraitu eta Los Lobos izeneko atakara iritsiko gara, 1962an inguruko artzain batek otso bat (mendikat) hil zuen lekura. Handik gertu, San Markos muinoa ikusiko dugu; inguru horretan, Larraga, Lerin eta Oteitza arteko mugak adierazten dituen mugarri (mendikat) bat dago. Han egingo dugu bat zeharkaldi honetan jarraitu nahi dugun Errege Abelbidearekin (cañadasdenavarra).
NA-132 errepidea atzean utzi eta Apaizaren Gurutzea edo Leringo Gurutzea izeneko parajetik igaroko gara. Laster Andion (wikipedia) izeneko herri abandonatura iritsiko gara eta handik oso gertu Andelosko (wikipedia) hiri erromatarraren (eitb.eus) aztarnak aurkituko ditugu; jarraian, Muruzabal Andion (wikipedia) herria bisitatu eta, Arga ibaiaren gaineko zubia zeharkatu ondoren, gaurko helmugara, Mendigorrira (mendigorria.eus), iritsiko gara.
LERIN (wikipedia)
Leringo lurraldea bi egitura halozinetikotan banatzen da: iparraldean, Miranda Argako sinklinala, eta hegoaldean, Faltzesko antiklinala. Igeltsu, buztin eta kareharri ugariko lurraldea da. Ega ibaiak, bestalde, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria, parean dituen igeltsuzko eta kareharrizko mendilerroak moztuz. Ibaiaren bi aldeetan alubioiak ibai-terrazetan mailakatzen dira. Leringo basoetan, berriz, landaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.
Jasokundeko Andre Mariaren elizak Erdi Aroko jatorria du, baina gaur egungo itxura XVI. mendeko eta XVIII. mendeko birmoldaketen ondorio da. Andre Maria Zuriaren baseliza Ega ibaiaren ondoan dago. XVII. mendearen amaieran adreiluz eraikia, XX. mendearen hasieran berriztatu zen.
Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. Lerin udalerriaren mugetan, Erdi Aroan defentsarako erabilitako kobazuloak ere badaude.
LERINGO KONDERRIA
Leringo Konderria nafar jatorriko noblezia titulua da. Izena Lerin herritik datorkio eta egungo kondea Carlos Fitz-James Stuart da.
Karlos III.a Nafarroakoak (wikipedia) sortu zuen, 1424ko abuztuaren 25ean, bere alaba Joanarentzat (wikipedia). Hau Luis Beaumontekoa (wikipedia) Nafarroako kondestablearekin (wikipedia) ezkondu zenez, titulu biak loturik geratu ziren. 1430 aldean, Nafarroako kondestable izena eman zitzaion antzinako Nafarroako Erresumako alferezari. Karguaren eginkizunak zehazkaitzak baziren ere, nagusiena Nafarroako Gorteetan Estamentu Militarraren (nobleziarena) burua izatea zen.
MURUZABAL ANDION
Muruzabal Andion Arga Erriberako Mendigorria udalerriko etxalde bat da. 2020.urtean bi biztanle zituen.
ANDION
Andion Argako Erriberako Mendigorria udalerriko herri hustu bat da. Badirudi 1348ko izurriteak eta ekonomia baliabideen urritasunak hustu zutela herria, izan ere, 1330ean 64 su gune zituen eta 1366rako biztanlerik gabe geratua zen.
Andelos Antzinako Erromaren garaian baskoien hiria izan zen egungo Andiondik gertu kokatua. Erromatar Inperioan, Hispania iparraldeko, eta batez ere, Tarraconensis probintziako merkataritza eta garraio gune garrantzitsua izan zen.
MENDIGORRIA
Mendigorria Erriberriko merindadean eta Izarbeibar eskualdean dago, Iruñetik 28,8 kilometrora, Arga ibaiaren gaineko mendi batean kokatua. 2023. urtean 1191 biztanle zituen. Mendigorria euskal jatorri garbiaren toponimoa da, mendi (herriak mendi baten gainean duen kokapenari erreferentzia eginez) eta gorria (kasu honetan “soildu” bezala ulertzen dela uste da, hau da, zuhaitzik gabea). Biztanle gehienak industriatik bizi dira, inguruko herrietan lan eginez. Mahatsondoa eta zereala dira labore garrantzitsuenak. Mendigorriako ohiko produktuak: ardoa, hestebeteak eta arbendol garrapiñatuak dira.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Pitillasko etxola
Andelos
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.