AZKOIEN-LERIN
(2025-03-12an asteazkena)
Azkoien herriaren kanpoaldetik irtengo gara; Arga ibaia atzean utzi eta iparraldera egingo dugu, Lerinen Ebro ibaiaren beste ibaiadar bat aurkitzeko: Ega (wikipedia) ibaia.
Ibilbidea landa-bideetatik igarotzen da; hasierako kilometroetan, igeltsuzko horma ia bertikalak eta tuparriak dituzten Azkoiengo (turismodenavarra) gainak ikusiko ditugu gure eskuinera.
Ibilbidearen amaieran (22 kilometro inguru), Lerinetik gertu, igeltsuzko estratu tolestuak ditun paraje bat ikusiko dugu, hau ere eskuinetara: Leringo pinudia (lerin.es) delakoa.
LERIN (wikipedia)
Leringo lurraldea bi egitura halozinetikotan banatzen da: iparraldean, Miranda Argako sinklinala, eta hegoaldean, Faltzesko antiklinala. Igeltsu, buztin eta kareharri ugariko lurraldea da. Ega ibaiak, bestalde, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria, parean dituen igeltsuzko eta kareharrizko mendilerroak moztuz. Ibaiaren bi aldeetan alubioiak ibai-terrazetan mailakatzen dira. Leringo basoetan, berriz, landaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.
Jasokundeko Andre Mariaren elizak Erdi Aroko jatorria du, baina gaur egungo itxura XVI. mendeko eta XVIII. mendeko birmoldaketen ondorio da. Andre Maria Zuriaren baseliza Ega ibaiaren ondoan dago. XVII. mendearen amaieran adreiluz eraikia, XX. mendearen hasieran berriztatu zen.
Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. Lerin udalerriaren mugetan, Erdi Aroan defentsarako erabilitako kobazuloak ere badaude.
LERINGO KONDERRIA
Leringo Konderria nafar jatorriko noblezia titulua da. Izena Lerin herritik datorkio eta egungo kondea Carlos Fitz-James Stuart da.
Karlos III.a Nafarroakoak (wikipedia) sortu zuen, 1424ko abuztuaren 25ean, bere alaba Joanarentzat (wikipedia). Hau Luis Beaumontekoa (wikipedia) Nafarroako kondestablearekin (wikipedia) ezkondu zenez, titulu biak loturik geratu ziren. 1430 aldean, Nafarroako kondestable izena eman zitzaion antzinako Nafarroako Erresumako alferezari. Karguaren eginkizunak zehazkaitzak baziren ere, nagusiena Nafarroako Gorteetan Estamentu Militarraren (nobleziarena) burua izatea zen.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Azkoien
Lerin
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.