CASTEJON-AZKOIEN
(2025-02-26an, asteazkena)
Etapa erraza, 22,7 kilometroko luzerarekin eta 178 metroko desnibel positiboarekin. Ebro, Aragoi eta Arga (wikipedia) ibaien ertzetatik joango gara, ibaietan gora.
Castejon ingurutik abiatuta, Ebro ibaiaren ertzetik iparralderantz joko dugu. Iruñea-Madril trenbidea igaro ondoren, Alfarok Ebro ibaian dituen ibar-basoen erreserba naturalean murgilduko gara. Alfaron, zortzi dira Ebro ibaiko bi ertzetan dauden ibar-basoak: Soto Morales, Soto de Alfaro, Soto de la Duquesa eta Soto del Tamarigal, Ebro ibaiaren ezkerraldean; eta Soto de la Neva, Soto del Hormiguero, Soto del Estajao eta Soto de Máquinas, eskuinaldean.
Zazpigarren kilometroan, Aragoi (argia) ibaiak bere urak Ebro ibaian isurtzen dituen lekura helduko gara. Han, Aragoi ibaiari jarraituz, Nafarroan sartuko gara berriro Milagrotik.
Geroago, Montecillon, eguzki-plaken parke bat ikusiko dugu eta, segidan, Peñalengo (wikipedia) ezproiaren azpitik igaroko gara.
Horrela, Funesera iritsi eta, Arga ibaiari jarraituz, Azkoien herrian amaituko dugu ibilaldia.
CASTEJON-AZKOIEN
Etapa fácil con 22,7 kilómetros de longitud y 178 metros de desnivel positivo. Caminaremos aguas arriba por las orillas del Ebro, Aragón y el Arga.
Desde Castejón, nos encaminaremos hacia el norte por la orilla del río Ebro. Tras pasar las vías del ferrocarril Pamplona-Madrid, nos adentramos en la reserva natural de los sotos de Alfaro en la ribera del Ebro. En Alfaro, son ocho los sotos o bosques de ribera (youtube) situados en ambas márgenes del río Ebro: Soto Morales, Soto de Alfaro, Soto de la Duquesa y Soto del Tamarigal, en la margen izquierda; y Soto de la Neva, Soto del Hormiguero, Soto del Estajao y Soto de Máquinas, en la margen derecha.
Alrededor del kilómetro 7 llegaremos al punto donde el río Aragón vierte sus aguas en el río Ebro. Allí, siguiendo el río Aragón, volveremos a entrar en Navarra por Milagro (wikipedia).
Posteriormente, en Montecillo, veremos un parque de placas solares y, a continuación, pasaremos bajo el espolón de Peñalén.
Así llegaremos a Funes (wikipedia) y, siguiendo el curso del río Arga, finalizaremos el recorrido en la localidad de Peralta (wikipedia).
CASTEJON
Castejón (wikipedia) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerria da, Tuterako merindadekoa. Iruñea hiriburutik 78 kilometro hegoaldera dago, eta itsas mailatik 278 metro gorago. Ebro ibaiak zeharkatzen du udalerria. 2023an 4.435 biztanle zituen. Castejón bidegurutze garrantzitsua da, Nafarroako gainerako lurretatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik datozen pertsonen igarobide naturala da eta. Castejonen historiako lehen aipamena 1229 urtekoa da. XX. Mendearen hasieran Irunerako eta Bilborako trenbideak eraikitzearekin batera, Castejón (euskaltzaindia) aukeratu zuten bi trenbideak bat egiteko herritzat. 1927ko urriaren 4an udalerri bihurtu zen, Corellatik banatuta.
MILAGRO
Milagro Nafarroa garaiko udalerria da, Erriberriko merindadean eta Erriberagoiena eskualdean dago, Iruñetik 79,2 kilometrora, 2023 urtean 3.549 biztanle zituen. Herriaren izena latineko miraculum hitzetik dator, begiratokia esan nahi duena eta behaketa-puntu bati erreferentzia egingo liokeena; ez du zer ikusirik erlijio gaiekin. Milagroko ekonomiaren jarduera nagusia nekazaritza eta zerbitzuak dira. Milagro gaur egun nekazaritza enpresa handien egoitza da, Vega Mayor, esate baterako. Enpresa hauek Milagroko barazkiak prozesatu eta espainiar estatu osoan merkaturatzen dituzte.
2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Monte Altoko eguzki ortua inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiek energia bihurtzen duten ehunka eguzki panel daude. 14 milioi kilowatt ekoizteko gai dira. Proiektuan 753 lagunek parte hartu dute, bakoitzak panel bat edo gehiago erosiz.
PEÑALEN (wikipedia)
Peñalen Funes udalerriko herri hustu bat da. XIV. Mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Azkoiengo Udalera pasa ziren.
FUNES
Funes herria Erriberriko merindadean eta Erriberagoiena eskualdean dago, Iruñatik 67,1 kilometrora. 2023 urtean 2.543 biztanle zituen. Arga eta Aragoi ibaien arteko elkargunean dago. Funesen erromatar garaiko upeltegiak daude, Euskal Herrian bakarrak.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Milagro
Azkoien
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.