2025-2026 ikasturtea
Batxilergoko 1.mailako ikasleek Boroako zentral termikoa bisitatu dute
Teknologia eta Ingeniaritza I irakasgaiko ikasleek Boroako zentral termikoan egon ginen bisitan otsailaren 13an.
Eskerrik asko enpresari eta bere langileei emandako arreta eta azalpenegaitik.
Martxoak 8a ospatu dugu
Zentro osoa jarri dugu hankaz gora martxoak 8a ospatzeko.
Hona hemen egindako LIPDUB-aren argazki eta bideoak
Gernika BHI Euskara da!
Egueztenien mile kilometroz eta mile eskutan ibilineiko lekukoa eroateko zortie euki gendun. Zelako ilusiñoa! 🥹
Ihart eta Maddi buru, hamaika ikasle eta langile atzetik... Aldarrikapen eta emoziño handiko egune izen zan.
GERNIKA BHI EUSKARA DA! ❤️🔥
HH zikloko 2.mailako ikasleak Seber Altube Ikastetxean
HH zikloko 2. mailako ikasleak Seber Altube ikastetxea bisitatu dute urriaren 10 eta 13an, bertako Konfidantzaren Pedagogia ezagutzeko
Batxilergoko 1.mailako ikasleek Maier enpresa bisitatu dute
Teknologia eta Ingeniaritza I irakasgaiko ikasleek Maier enpresan egon ginen bisitan azaroaren27an.
Eskerrik asko enpresari eta bere langileei emandako arreta eta azalpenegaitik.
Gernikako gerra-presoen ospitalea
ZATOZ ESKOLA PUBLIKORA
2024-2025 ikasturtea
4DBH ikasbidaia 2025
4. mailako ikasleak Vielha eta Saloutik ibili dira azken egunotan. Hainbat ekintza egin dituztenez, mila istorio kontatuko dizkigute bueltan, ziur!
4DBH ikasleak zinema ikusezinean
Barikuan 13.00etan Lizeo zineman emondako "Ikusezinak" dokumentalaren proiekzinora Gernika BHIko 4. DBHko ikasleak etorri ziran. Proiekzinoa hasi aurretik, OIER PLAZA dokumentalaren egileak berak azalpen txiki bat emon eutsien ikasleei gaia bera kokatzeko eta memoria historikoaren garrantzia azpimatzaeko. Beragaz batera, Amagoia L. de Larruzea Pipergorri taldekideak egin eban haren lagun ekitaldi labur honetan. Gero dokumentala ikusi eben eta amaieran, etxera.
Pipergorri alktekideok asko estimau dogu institutuaren partetik euki dozuen parte hartzea, eta uste dogu ikasleen formakuntzarako halako dokumentalak ikustea gogoangarria eta interesekoa izango dala. Edozelan be, positibotzat joten dogu ikasleentzat prestatutako proiekzinoa. Eta gauzak diran moduan esateko, Kultur Etxeari esker bideratu ahal izan dogu.
1DBH ikasleak URDAIBAI ESPLORATZEN ( Geografia eta Historia)
DBH 1. mailako 6 taldeetako ikasleek Urdaibai Esploratu proiektuan kahoot jokuak prestatu dituzte.
1DBH ikasleak URDAIBAI proiektuko irteera.
DBH 1. mailako ikasleak Santimamiñera eta Omako baso margotura joan dira.
Batxilergo 1 Boroako Zentral Termikoan
Teknologia eta Ingeniaritza I ikasgaiko ikasleak Boroako zentral termikoaren barruak ezagutu dituzte.
Otsailaren 14a.
Gernika-Lumo Erdi Aroan DBH 2. mailako irteera.
2025eko urtarrilean DBH 2. mailako ikasleek ibilbide bat burutu dute Erdi Aroko Gernika-Lumo ezagutzeko, turismo bulegoko giden laguntzarekin. Foruen plaza, Andra Mari Eleiza eta Batzar Etxeak bisitatu dituzte.
OTSAILAK 11- Emakume eta neska gazte zientzialariaren nazioarteko eguna
Emakume eta neska gazte zientzialariaren nazioarteko eguna dela eta 2DBH eta 4 DBHko ikasleek eskualdeko emakume zientzialarien hitzaldiak izan dituzte. Beraien ibilbide akademiko eta profesionalaren berri eman dute.
Hizlariak enpresa hauetakoak izan dira: MAIER, Busturialdeko ur partzuergoa, Light &systems Technical Center, S.L.(Rinder). Eta baita ere arkitekta tekniko bat eta UPVko irakasle bat.
Historia, Marrazketa eta Latineko ikasleak madrilen
ikasle, irakasle, guraso eta institutuaren aldetik balorazio oso positiboa jaso dugu. Horrela izanda, ikasturtero errepika daitekeen esperientzia dela uste dugu. Aurton ekintzak honako hauek izan dira:
Pradoko Museoa: Goya eta askatasuna ibilbide gidatua.
Reina Sofia Museoa: Gernika margolana eta museo barruko bildumaren arteko elkarrizketa gidatua.
Complutum erromatar hiria, Hippolytusen etxea eta Anticuarium museoa (Alcalá de Henares)
Batxilergo 1 eta 2 Urduliz 42 campusen
Batxilergoko 1 eta 2. mailako IKT ikasleek Urduliz 42 campus berritzailea bisitatu dute.
3 DBHko ikasleek txerri bihotzen disekzioak egiten
3 DBHko ikasleek txerri bihotzen disekzioak egin dituzte Biologia-Geologiako irakasgaian zirkulazio aparatuaren funtzionamendua hobeto ulertzeko helburuarekin
Busturialdeko I. boluntariotza azoka
Boluntariotza Azokan. 300 gazte baino gehiago bildu ditu "boluntariotza kulturaren grina" pizteko azokak.
Gernikako gerra-presoen ospitale militarra
1938 eta 1940 bitartean gutxienez 269 preso hil ziren han, baldintza txarretan egon ostean.
DBH 4 Teknologia OREskolan eta Athleticeko museoan
DBH4ko Teknologia ikasleek OREskola offshore renewable energy LEGO-OWC jardunaldietan parte hartu zuten. Athleticeko museoan ere egon ziren.
Batxilergo 1 Maier enpresan
Batxilergoko 1. mailako Teknologia eta ingeniaritza irakasgaiko ikasleek Maier enpresa bisitatu dute. Eskertzekoa da Maiergandik izandako arreta eta emandako azalpenak.
DBH 1 Ereñoko Kareharria
Geosferaren unitatea bukatuta, 1 DBHko ikasleak gai izan dira Gernikako kaleetan hain berezia den Ereñoko kareharria desberdintzeko. Gora "Harriak eta herriak"!
DBH 1 maila Gallartara
DBH1 mailako ikasleak Urriaren 25,29 eta 30 egunetan Gallartako Meatzaritza museora joan ziren. Bertan burdinaren ustiapena nola egiten zen ikusteaz gain, gaur egun mehatze zonalde horiek nola naturalizatzen ari den ikusteko aukera izan zuten.
DBH 2A maila Kortezubira
24-25 ikasturteko lehenengo aste honetan txango txiki bat egin genuen Kortezubira DBH 2.mailako ikasleekin.
2023-2024 ikasturtea
LGTBIAQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna
Maiatzak 17: LGTBIAQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Euskararen eguna
Abenduaren 3an ikastetxean Euskararen Eguna ospatu geneun.
ERASMUS + 2022-23 Ikasleen argazkiak
Argitaratu berri ditugu iazko Erasmuseko ikasleen argazkiak eta irakasleen egonaldiaren aurkezpena
ERASMUS + 2022-23 Irakasleen egonaldia
Argitaratu berri ditugu iazko Erasmuseko ikasleen argazkiak eta irakasleen egonaldiaren aurkezpena
XXIII. Idazlan koadernoa lehiaketa
Aurton Gernika BHIko ikaslea den ZALOA INSUNZA CARBAJALek irabazi du Portada Lehiaketako lehen saria
Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Madrilera bidaia
Ikasturte honetan berriro errepikatu dugu Historia, Latin-grekoa eta Marrazketa mintegiek batxilergoko 2. mailako gure ikasleekin Madrilera antolatutako bidaia zoragarria. El Prado eta Reina Sofia museoak bisitatu ditugu, Complutum erromatarren aztarnategian egon gara, Alcala de Henaresen, eta Gernikara bidean geldialdi bat egin dugu Saldañan (Palentzia), La Olmeda hiribildu erromatarra bisitatzeko.
Oso giro ona izateaz gain, gauza interesgarri asko ikasi ahal izan ditugu, eta denbora soberan izan dugu ondo pasatzeko eta ikaskideen artean Madrilgo hiriaz gozatzeko.
Korrika
Institutoa ere "harro herri".
Martxoak 8ko poster lehiaketa
Gernika BHI institutuan, M8a gai hartuta, kartel lehiaketa egin dute IKT eta margolaritza klaseetan diharduten adin desberdinertako ikasleek. Julen Goikoetxea gernika-lumotarrak eta Leiore Izagirre bermeotarrak irabazi dituzte lehen sariak.
Urduliz 42ra irteera
DBH4 eta Batxi1eko IKTko ikasleak Urduliz42 ezagutzera joan dira. Bertan adimen artifiziala eta programazioa lantzeko kanpusa ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.
Alkimistak egun batez
Atzo, urtarrilak 16, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatera joan giñen 4. DBH- ko ikasle batzuk bertako kimikako Laborategiko praktika batzuk egitera. Oso aberasgarria izan zen. Alkimista bihurtu giñen momentu batez eta asko gozatu eta ikasi genuen. Ia datorren urtean ere, joateko aukera dugun.
Martxoak 8
GERNIKA BHIn ere martxoaren 8an kalera atera ginen elkarretaratze bat egitera.
Kalzada egoitzara bisita
DBH1 mailako ikasleak Gernikako Kalzada egoitzara joan dira bisita egitera.
Musikariak eskolan
Ikasturte honetan, DBH3.mailako ikasleek Thierry Biscary eta Lide Hernando musikariekin solasaldi bat izan dute.
Benetan plazer bat beraien ibilbide musikalaz, anekdotaz gozatzeko aukera izatea.
11 orduko irakurraldia
Batxilergoko 2fko ikasleak euskararen eguneko ekitaldien barnean ospatzen zen azaroaren 29ko 11 orduko irakurraldian,Gernikan, parte hartu zuten.
Urruzuno 2023
2023ko Urruzuno Literatura Lehiaketan 297 lan aurkeztu ziren orotara, 47 lan poesian eta 250 prosan. Azken horien artean, gure ikaslearena den Hezurretan edertasuna idazlanak irabazle izatea lortu zuen.
Arantzako aterpetxean 5 eguneko literatura-egonaldia egin zuten sarituek, euskal literatura eta kultur munduko izen entzutetsuekin tailerrak eta ekintzak partekatuz.
Karrantzako Pozalagua
Abenduaren 19an Biologia-Geologia ikasgaia duten 1.batxilergoko ikasleek Karrantzako Pozalaguako kobazuloa bisitatu zuten.
Medikuntza museoa
Leioako Kanpusa eta Medikuntza Museoa bisitatu ditugu Anatomia eta Biologia-Geologia ikasten ari diren 1batxilergoko ikasleekin
Tecnaliara bisita
Joan den ostiralean (urriaren 6an), Tecnalia enpresara egin gendun bisitan Kubik, eraikin esperimentala, nanomaterialen laborategia eta erreaktoreen laborategia ikusi genituen. Oso gustora egon ginen eta ea datorren urtean bueltatu eta dana euskaraz izatea lortzen dogun.
Joan den ostiralean (urriaren 6an), Tecnalia enpresara egin gendun bisitan Kubik, eraikin esperimentala, nanomaterialen laborategia eta erreaktoreen laborategia ikusi genituen. Oso gustora egon ginen eta ea datorren urtean bueltatu eta dana euskaraz izatea lortzen dogun.
Sarralle beka deialdia
Sarralle, Azpeitiko ingeniaritza enpresak, gizonen eta
emakumeen arteko teknologia arrakala geldiarazteko eta
zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia sendotzeko
jarri zuen martxan beka deialdiaren bosgarren edizioa.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta 23-24
ikasturtean zientzia arloko unibertsitate ikasketak hasiko
dituzten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izan zuten
deialdira aurkezteko aukera.
Anne Lamikiz Artetxek, gure ikasle ohiak, irabazi du.
Aurtengo bi irabazleak: Anne Lamikiz (Fisika eta Ingeriaritza elekronikoko gradu bikoitza) eta Maider Arozena (Enpresa, Administrazioa eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea gradu bikoitza)
ZINEMA IKUSEZINA “FILM EKO-SOZIALAK”
Gernika BHIk, hirugarren aldiz hartzen du parte Zinema Ikusezinaren jaialdian. Parte hartze hau, bi modutara gauzatzen da: film jaialdian lehian dauden filmak ikusiz eta, baita ere bozkatuz.
Lehiaketan parte hartzen duten filmak, Batxilergoko eta Hezkuntza Zikloetako 1.mailetako ikasle guztiek ikusi dituzte urriaren 18, 19 eta 23an.
Zinema Ikusezina, KCD GGKE gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duen zine eko-sozialari buruzko jaialdia da eta egoitza nagusia, Bilboko Azkuna Zentru edo Alhondegia da.
Jaialdi honen helburu nagusia, komunikazio eta kulturaren bidez, giza eskubideak, garapen jasangarria, genero berdintasuna eta kulturarteko harremanak sustatzea da.
Pforzheimdarrak bisitan
Urriaren 20tik 27ra arte Pforzheimeko 20 ikasle eta irakasle 2 bisitan etorri dira. Gernikako historia eta inguruak ezagutu dituzte eta ikastetxeko giroa gertutik ikusi dute. Gernikan Batzar Etxea, Euskal Herria Museoa, azoka eta Picassoren koadroa ikusi dituzte eta horrez gain Bilboko Guggenheim Museaon ere egon dira. Azken egunean Astran egon ziren eta bertan aste osoko esperientziak kontatu zizkiguten. Azpimagarriena, hemen oso ondo jaten dugula, herria oso garbi dagoela eta kalean orokorrean oso giro ona dagoela. Euren aburuz, bidaia oso aberasgarria izan da eta geu ere irrikitan gaude otsailean Pforzheimera joateko.
2022-2023 ikasturtea
Institutuko Literatur Lehiaketa
Olatz Arrizabalaga pilotari eta Unai Lekerikabeaskoa puntista gernikarrak gonbidatu bereziak sari banaketa ekitaldian
C Kategorian (DBH 2. maila) Prosan, berdinketa egon denez, bi ikaslek jaso dute txapela: Ehi Torrealdai Alonsok, XXI. mendeko piratak lanagaz, eta June Alvaro Aldanak Ametsak (Ahate urdina) lanagaz. Poesian, ostera, Ariane Zalabarria Olallarentzako izan da lehenengo saria; Nostalgiaren harresia izeneko poemaz.
B kategorian (DBH 4. maila), prosan Xabat Irazabal Lopezek lortu du lehenengo saria, Amona maitea barkatu lanagatik, eta poesiako txapelduna Aurken Aranguena Peral izan da, Herririk politena olerkiagatik.
A kategorian (Batxillergoko 2. maila), prosan, Uxue Garcia Pujana geratu da txapeldun Amaren liliak lanagatik, eta poesian, berriz, bi txapeldun egon dira, Larraitz Alberdi Bohada Ingurura begira lanagaz eta Nile Azueta Redondo Zortzi lanagaz.
Bideoa. Institutuko Literatura Lehiaketa
Oizmendi telebistak emandako erreportaia.
XXII. Idazlan koadernoa. Gernika-Lumo 2023
Oizmendi telebistak emandako erreportaia.
Gurot Lehiaketako finaletan egon ginen
Gazteen artean euskara sustatzeko Gurot Lehiaketa digitalean, Gernika-Lumo herriaren izenean, gure institutuko bi taldek Bilboko finalean lehiatzeko aukera izan zuten.
Zorionak saridunei eta animo parte hartu duzuen guztioi!
Nazioarteko Lurraren Eguna. Olerkia
Apirilaren 22a, Nazioarteko Lurraren Eguna ospatzen da.
Agenda 2030 programatik institutuko Literatura lehiaketan irabazleetariko bat izan den
2. batxilergoko Larraitz Alberdiren olerkia partekatzen dugu zurekin, gure Lur planetaren egungo errealitate ekosozial anitzen isla dela uste dugulako.
Hemen duzue olerkia bera eta hori erabiliz muntatutako bideoa.
Portada Lehiaketan Jemsa Caballero irabazle
B
Urruzuno literatuta lehiaketan NAHIA ERCILLA saritua
Gernika BHIko (BATX 1. mailako ) ikaslea den,
NAHIA ERCILLA GOGEASKOETXEA
saritua izan zen
A KATEGORIA. PROSAN
GERNIKA BHI institutuak, ZENTRUAK ere SARIA JASO ZUEN.
Zamudioko
Estudios DURERO
Arte Batxilergoko 2. mailako Diseinuan dagozen ikasleek Estudios DURERO bisitatu dabe Zamudion.
Gune sortzaile hau ezagutu eta gozatu dogu Ander Soriano zuzendari eta bazkide fundatzailearen eskutik.
Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna
Egun honen zergatia eta guztiontzako eskubide eta aukera berdinak dituen mundu bat lortzeko borrokan aurrera jarraitzearen garrantzia aldarrikatzen dugu institutuan.
Batxilergo 2. mailako ikasleak madrilen
Batxilergo 2. mailako Latina, Artearen Historia eta Arte Batxilergoko ikasleak martxoan Madrilera egindako bidaiaren argazkiak. Prado eta Reina Sofía museoak, Complutum erromatar hiria eta La Olmedako Domusa bisitatzeko aukera izan dugu.
Urduliz 42 programazio campusera bisita
Urduliz 42 programazio campusa ezagutu dugu eta bertan oinarrizko programazio eta adimen artifizialaren funtzionamendua ulertzeko tailerrak egin ditugu
Guggenheim Bilbao museora bisita.
Batx2 artistikoa
Azaroak 24ean Batx2 artistikoko ikasleak Bilbora joan ziren Guggenheim museoa bisitatzera
Azaroak 25: Indarkeria matxistaren aurka egindako agerraldia.
Kartelaren egileak Itxaso Murua, Maialen Barrena eta Maria Elena Lemos (Proiektu artistikoak BATX1)
Argazkiak Alin Lopategi (BATX1 Artistikoa) eta Kepa Bilbao
Euskararen eta aniztasun funtzionalaren eguna
Enpresa azoka
Gure institutuan ematen diren Lanbide heziketako "Haur hezkuntza" eta "Mendekotasun egoeran dauden pertsonei emateko arreta"ko zikloko 2. mailako ikasleek ENPRESA AZOKA egin dute institutu barruko gradetan.
Enpresa moduluan urte osoan lan egin eta gero, ikasleek sortutako enpresa "saltzeko" gune izatea izan da gure helburua.
Txalo bat gure ekintzaileentzat eta azoka ikustera hurbildu zineten guztioi, eskerrik asko!
2021-2022 ikasturtea
Ikasbidaia 4DBHn
4.DBHko ikasleak ikasbidaian: Sabiñanigo-Barcelona-Salou
Plastika. Animazioak
Plastika irakasgaian ikasleek egindako animazioak.
Bolumen irakasgaiko lan berriak (maiatza)
2D koadroen interpretazioa 3Dra eramanda
Txartel tolesgarriak DBHn
Txartel tolesgarrietan hainbat eszena original irudikatu dituzte gure ikasleek.
Imanolen agurra
Imanol, gure institutuan izandako irakasleari egin genion agur ekitaldia.
Astrako zientzia azoka
Erasmus: Praga
2021-2022 ikasturtean ikasleen eta irakasleen Erasmus bekak aurrera eramatea lortu dugu.
Ikasle bi Eslovenian daude, bertako egoitza baten praktikak egiten, beste bi Portugaleko egoitza baten eta azken biak Italiako haur eskola baten.
Denen hitzetan esperientzi hau zoragarria da. Arlo profesionalean, asko ikasten daudelako eta arlo pertsonalean, eguneroko arazoak haiek konpondu behar izateak heltzen eta hazten laguntzen dielako, gainera jende pilo bat ezagutu dutelako.
Irakasleen kasuan, irailean Pragara, 4 joan ziren baso eskolak eta horri lotutako pedagogiaz informazioa jasotzeko, izan ere bertako hainbat baso eskola bisitatzeko aukera izan zuten. Apirilean, 3 irakaslek Reggio Emiliako metodologian barneratzeko aukera izan dute, bertako Loris Malaguzzi zentroan hitzaldi, tallerak eta eskoletara buruturiko bisitei esker
Erasmus: Reggio Emilia
2021-2022 ikasturtean ikasleen eta irakasleen Erasmus bekak aurrera eramatea lortu dugu.
Ikasle bi Eslovenian daude, bertako egoitza baten praktikak egiten, beste bi Portugaleko egoitza baten eta azken biak Italiako haur eskola baten.
Denen hitzetan esperientzi hau zoragarria da. Arlo profesionalean, asko ikasten daudelako eta arlo pertsonalean, eguneroko arazoak haiek konpondu behar izateak heltzen eta hazten laguntzen dielako, gainera jende pilo bat ezagutu dutelako.
Irakasleen kasuan, irailean Pragara, 4 joan ziren baso eskolak eta horri lotutako pedagogiaz informazioa jasotzeko, izan ere bertako hainbat baso eskola bisitatzeko aukera izan zuten. Apirilean, 3 irakaslek Reggio Emiliako metodologian barneratzeko aukera izan dute, bertako Loris Malaguzzi zentroan hitzaldi, tallerak eta eskoletara buruturiko bisitei esker
Arrolako gotorlekura bisita. DBH1
Arrolakoa da Bizkai osoan ondoen kontserbatuta dagoena burdin aroko gotorlekua. Gure 1.mailako ikasleek ikusteko aukera izan zuten.
Ekintzaren izena
2. Batxilergoko Biologia irasgaiko ikasleek egindako bideoa.
Bolumen irakasgaiko lanen erakusketa
Ekintzaren deskribapen laburra
Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna
Egun honen zergatia eta guztiontzako eskubide eta aukera berdinak dituen mundu bat lortzeko borrokan aurrera jarraitzearen garrantzia aldarrikatzen dugu institutuan. Gela barruan egiteaz gain, baita gure aldarrikapena kalera atara dugu.
MAIER bisitaldia
Industri teknologia I irakasgaiko ikasleak Maier enpresa biditatu dugu.
Haur Hezkuntzako ikasleak Txontxongiloen Nazioarteko Zentroan
Apirilaren 13an Gernika institutuko Haur Hezkuntza zikloko 1go mailako ikasleak Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroan egon ziren. Bertan, gure ikasleak txotxongilo tailer batean parte hartu zuten eta paperezko txotxongilo propioak egin ahal izan zituzten. Era berean, munduan zehar dauden txotxongilo ezberdinak ikusteko aukera eduki zuten, Indonesia eta Asiako txotxongilo koloredunetatik Europako txotxongilo errealistetara. Tolosatik ekarritako ideiekin hurrengorako badugu erronka, gure txotxongilo propioak sortuko ditugu!
Euskararen Eguna
Urtero bezala eta ikasleen antolakuntza eta partehartzeari esker, aurton ere Euskararen Eguna giro alaian ospatu dugu.
Argazkiak goiko irudian klikatuz
Azaroak 25
Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurka egindako agerraldia.
Argazkiak goiko irudiak klikatuz.
Komiki Tailerra
BATX2ko IKUS-ENTZUNEZKO KULTURA ikasgaian Susanna Martin komikilari ospetsuak KOMIKI TAILERRA eskeini digu UNRWA euskadi taldearen eskutik.
2018. urtetik urtero gure institutura hurbiltzen dira Susanna Martin eta UNRWA Euskadiko ordezkari bat (aurton Macarena Arrieta) emakume Palestinar errefuxiatuen egoera zalatzeko. Asmo honekin sortutako AHLAM (Ametsak) komikiaren inguruan tailerra antolatu dute.
"Durero Estudios"
Batxilerreko 2. mailako Diseinuaren Oinarriak ikasgaiko taldea Durero Estudiosera txangoa egin dugu.
Ikasleak zein irakasleak, Daniel Rodriguez Arte zuzendariaren eskutik instalazioak ikusteko aukera izan genuen. Bertan, kalitate handiko inpresioaren munduarekin zerikusia dutenak erakutsi zizkiguten, mundu mailan aitzindariak baitira.
Komunikazio grafikoan, artean eta argazkigintzan espezializatutako enpresa sortzaileak arte grafikoekin, retailarekin, argazkigintzarekin, artearekin, diseinuarekin eta komunikazioarekin lotutako ideiak eta proiektuak garatzen ditu.
HIK HASI jardunaldiak
2021 eko Azaroak 29 an BEC izan ziren HIK HASI Jardunaldiak.
PANTAILAK 0-6 TARTEAN, ZERTARAKO?
Bertan izan ginen Gernika BHIko Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako ikasle guztiekin.
Informazio gehiago hemen
DBH1 kurtso hasierako txangoa
Aurton DBH 1. mailako ikasleekin, elkar hobeto ezagutzeko, osteratxo pare bat prestatu ditugu
Musikaz hizketan Eñaut Elorrietarekin
Musika irakasgaian gonbidatu berezi bat izan dugu egun hauetan. Ken Zazpiko Eñautek klase magistral bat eman digu.
Zein gustura egon gara bai ikasle zein irakasle.
Emakume zientzialarien hitzaldiak
Otsailaren 11n, "Emakume Zientzialariaren Eguna" ospatu genuen, eta gure 4DBHko ikasleek, 5 emakume zientzialariren bisita izan zuten.
Teresa Velayos (Biokimikaria)
Iasone Garatxena (Ur patzuergoko ingeniari kimikoa)
Nora Esteban (Fabrikazioa Mekanikoko Diseinua ikasten du Barrutialde institutuan)
Itsaso Zaldumbide (Analista - ingenieri Informatikoa
Ana Garavilla (organizazio teknikaria, ingeniari industriala)
Zita Balnco (Merkataritza ontzietako makina-burua)
2020-2021 ikasturtea
DBH 4.maila 2021eko ikasbidaiko argazkiak
Nahiz eta pandemiak gure aukerak mugatu, ez ginen etxean geratu eta egun bateko hiru ikasbidai irteera labur antolatu genituen.
Eusakararen eguna 2020
Euskaraz bizi!!
Ekintzaren izena
Ekintzaren deskribapen laburra
Ekintzaren izena
Ekintzaren deskribapen laburra
2019-2020 ikasturtea
2018-2019 ikasturtea
2017-2018 ikasturtea
2016-2017 ikasturtea