Ezezagun bat dugu x letrarekin errepresentatuta. Berdintza bat dugu ekuazioa delako. X duten zenbaki guztiak berdinketaren alde batera eraman behar dire eta x ez dutenak beste aldera. Berdinketaren alde batean gehitzen badago, beste aldera pasatzean kentzen egongo da eta alderantziz.
Eragiketak egin eta x duen zenbakia biderkatzen dagoenez, beste aldera pasatuko dugu zatitzen. Horrela, x-ren balioa aurkitu ahal dugu.
Ezezagun bat dute ere, baina kasu hauetan berreketa karratua dago. Bi emaitz dituzte ekuazio motak hauek.
Modu ezberdinetan ebazten dira x² badago, x² eta x badaude edota x², x eta x gabeko zebakiak badaude.
Ekuazio baten aldagai guztiek zerbait badute komunean, atera ahal dugu ekuazioa errazteko.
Ekuazioak x⁴ eta x² bakarrik baditu, t² eta t -rekin ordeztu ahal ditugu. Bigarren mailako ekuazio bat bezala ebatzi eta emaitza "t=..." ematen du. Orduan t ordeztu berriro x² -rekin eta amaitu ebazten.
x² baino berreketa handiagoak badaude eta ez bada bikarratua Ruffini metodoa erabiltzen da.
Ezezaguna bakarrik aldagaien berreketan agartzen da.