Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.
Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
GURE 3. eta 4. MAILAKO UMETXOAK COURINTA DANTZA IKASTEN ARI DIRA. DANTZARI APARTAK DIRA!!
HEMEN DUZUE DANTZA POLIT HONEN DOINUA.
Irrifar laranja bat margotu
Diogu eguzkiari
Goizero egin diezagun harek
Koloretsuago argi
Esnatu dezan bihotz barrutan
Lo dugun bizi poz hori.
Irrifar iheskor bat margotu
Diogu hegoaizeari
Sekula ez da berriz izango
Berri beltzen mandatari
Kantu zaharren doinuan orain
Firi firi txistu dagi.
Irrifar pottolo bat margotu
Diogu laino beltzari
Orain euria milaka tanta
Koloretsutan du ari
Zipriztinetan bizia emanaz
Gure herri zuri-beltzari