CIFP ZORNOTZA LHIIk bi funtsezko helburu lortu nahi ditu programa honen bitartez:
Enpresekin batera proiektuak garatzea, horien berrikuntza-premiei aurre egiteko, ikastetxeko baliabideak baliatuta (besteak beste instalazioak, ekipoak, eta langileen ezagutza eta esperientzia).
Proiektuak garatzean lortutako ezagutzaren bitartez irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikokoa lortzea. Horrez gain, jasotako ezagutza hori didaktikoki egokitzea eta ikasleen ikaskuntza prozesura transferitzea, ikasleek enpresa-errealitatea ezagutzea ahalbidetuz.
Hauek dira CIFP ZORNOTZA LHIIko jakintza-arlo nagusiak:
Digitalizazioa eta konektibitatea
Mikroinformatika sistemak eta sareak
Web aplikazioen garapena
Industria 4.0 eta fabrikazio aurreratua
Fabrikazio mekanikoa
Soldadura eta galdaragintza
Metalezko eraikuntzak
E-commerce
Web aplikazioak