Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.
Egoera problematiko bat planteatzea, hori erronka bihurtzea, eta prozesu osoa emaitza bat lortu arte elementu hauetan antolatuta dago: ziklo bakoitzeko konpetentzia tekniko eta espezifikoetan, eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako konpetentzietan, hala nola: autonomia ikaskuntzan, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa, etab.
ETHAZI EREDUAREN EZAUGARRIAK:
INTERMODULARITATEA. Erronken diseinua ahalik eta gehien hurbiltzeko heziketa-ziklo bakoitzaren lan-errealitatean jarduteko egoeretara. Horrek konpetentzia profesionalen eta zikloko ikaskuntza-emaitzen analisi sakona eskatzen du, ikaskuntza-denboretan eraginkortasuna hobetzeko.
ZIKLOKO IRAKASLE TALDE AUTOKUDEATUAK. Talde-lana eta erantzukizuna kide kopuru txiki batek osatutako irakasle taldetik bertatik indartzen hasita.
EBALUATZEA, KONPETENTZIEN GARAPENEAN BILAKAERA IZATEKO, Ebaluazioa giltzarri gisa integratzen da ikasleen ikasteko prozesuaren barruan, eta maiz eskaintzen die beren bilakaerari buruzko feedback-a aurreikusitako konpetentzia profesionalak eskuratzeko mailan.
IKASKUNTZA ESPAZIOAK EGOKITZEA, Metodologia berri horiek inplementatzeko, ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta espazio espezifikoak behar dira. Horien diseinuak kontuan hartzen ditu, batik bat, espazio malguak, irekiak, elkarrekin konektatuak eta lan aktibo eta kolaboratiboa ahalbidetzen duten giro-egoerak errazten dituztenak.
Don Bosco LHII ikastetxeko 2020-2024 aldirako Plan Estrategikoan, metodologia aktibo-kolaboratiboa (ETHAZI ikaskuntza eredua) zikloetan ezartzea estrategia nagusietako bat da, FOL, EIE eta Ingelesa moduluak barne hartzen ditugularik.
Plan estrategikoarekin batera, 2020-2024 aldirako, zuzendaritza proiektua aurkeztu da eta honetan ere Metodologia ardatz garrantzitsuetako bat da.
Guzti honekin, argi geratzen da Don Bosco LHII ikastetxearen etorkizunean, berrikuntza metodologikoak protagonismo handia izango duela.
Don bosco ikastetxean Ethazi ereduarekin lanean diarduten zikloen adibideak aurkituko ditugu biltegi honetan eta Ethazi eredua ulertzeko bideo hauek ere biltegian aurkituko dituzue. Ethaziren inguruko bideoak dira eta ikustera animatzen zaituztegu.