BERRIKUNTZA METODOLOGIKO TALDEA (BMT)


Metodologia egoki eta berritzaileak aztertu eta eskolan martxan jartzeko sortutako taldea da BMT.  Jarraian adierazten diren lan ildoak dira gure erronka.

Taldeko partaideak


Nekane Izagirre
(Ethazi koordinatzailea)

Auritze Etxezarreta

Ainara Arriaran

Esti Lizaso 

Ana Benito

Ana Hosteins
(Ikasketa burua)

1. LAN ILDOA: ETHAZI IKASKUNTZA EREDUA


ETHAZI ikaskuntza eredu bat da, ikaskuntza ulertzeko modu bat eta horrek eskoletako arlo ezberdinak biltzen ditu. 

Eredu horren oinarria, gelan egiten duguna da eta hori "Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa" ereduak biltzen du. 

Erronka horiek testuinguru batean ematen dira eta testuinguru horrek ahalik eta aberatsena izan behar du, beraz, bagoaz pixkanaka beste betaurreko batzuk ere gehitzen.

Eredua aurrera eramateko, begirada ezberdinak behar dira, Ethazi koordinatzailearena noski, baina horri beste begirada batzuk erantsi behar zaizkio (IKTena, baloreena, steam...). Hori guztia norbaitek koordinatu behar du eta gure ikastetxean BMT taldeak du lan horren ardura.

IKT pedagogoak, lan garrantzitsua du Ethazi ikaskuntza ereduan, gaitasun digital egokiak ikasleetara iristea ezinbestekoa baita.

Zein erraminta digital diren egokiak ikusi behar da, nola eta noiz erabili erronketan aztertu behar da eta erramina digital hauek zikloetan txertatu behar dira.

Balioak 4.0 proiektua ere arlo ezinbestekoa da Ethazi ikaskuntza ereduan. 

Balioak ikasleengana iristeko dugun "tresna" gelako jarduna da eta hori "Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa" bitartez egiten dugu.


Ikastetxean, LOP, EES eta Ingelesa moduluak, zikloetan ditugun erronketan, modulu batzuk gehiago izateko erronka daukagu martxan.

Lanbide Heziketa Duala eta Ethazi eredua nola uztartu aztertzea da aurtengo gure beste erronketako bat

Informazioa eta Komunikazio Teknikek (IKT), Ethazi ikaskuntza ereduan garrantzia handia dute baina baita beste arlo askotan ere. 

Ezinbestekoa da ikastetxeko partaide guztiak Gaitasun Digitaletan hobetzen jarraitzea, ez dezagun ahaztu aro digitalean murgilduta gaudela.

Garrantzitsua ere eskolako errekurtso digitalak areagotzea eta hobetzea pixkanaka.

Hau lortzeko ahaleginean ere badabil BMT taldea ERALDI taldeari ahal dugun neurrian lagunduz.