Covid-19 Protokoloa

Zuen seme-alabek koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak aurkezten badituzte, eskolara ez ekartzeko eta hurrengo inprimakia betetzeko eskatzen zaizue. Ondoren, isolamenduari buruzko jarraibideak jasotzen dituen SMS bat jasoko duzue

Familia eta lankide agurgarriak:

  • Jakingo duzuen bezala, 2020-2021 ikasturteari begira COVID-19ren aurrean ikastetxean jarduteko plan bat eratu behar izan dugu. Honekin batera, Plan horrek dituen atal garrantzitsuenen gaineko informazioa helarazi nahi dizuegu SITE batean bilduta. Agertoki bakoitzean klik eginez gero, informazio xeheagoa topatuko duzue.

  • Dokumentuan jasota dagoen bezala, Plan hau ez da zerbait itxia eta bukatua, baizik eta pandemia egoera zehatzen arabera aldaketak hartuko lituzkeena; halakorik gertatuta ere, jakin ezazue eguneratua edukiko dugula beti ikastetxeko webgunean.