4- Jarduera
Gizarte jasangarri eta inklusibo baten aldeko Manifestua/Mezua/helegitea
Gizarte jasangarri eta inklusibo baten aldeko Manifestua/Mezua/helegitea
Zorionak migrazio klimatikoei buruzko gure CHANGE Environment WebQuest-en hirugarren eta azken probara iristeagatik!
Aparteko konpromisoa erakutsi duzue erronka global hori ikertzen eta hausnartzen. Orain zuen sormen- eta kritika-trebetasunak probatzera gonbidatzen zaituztegu, zuen ikaskuntzak eta gogoetak islatuko dituen manifestu, mezu edo dei bat sortuz.
Formatua zuek aukeratu dezakezue (bideoa, podcast motako audio-mezua, genially dokumentu interaktiboa, infografia edo zuek ezagutzen duzuen beste bat izan daiteke). Mezuak argia eta erakargarria izan beharko du, baina, batez ere, egoera erakutsi behar du eta ekintzara bultzatu. Manifestua bat etor daiteke zuen ikastetxean gizarte jasangarriago, inklusiboago eta abegikorrago baten alde egiteko abian dauden proposamenekin.
Erabil ditzakezuen plataformak: Word, Powerpoint, Canva, Genially, GoogleApps, Prezi eta erabiltzen dakizuen beste edozein.
Helburua:
Migrazio klimatikoari buruz dituzuen ideial eta proposamenak isladatzen dituen dokumentu bat sortzea, harrera gizarte eta gizarte jasangarriago baten alde egiteko.
Proposamena garatzeko proposamenak, ebaluazioan ere kontutan hartuko direnak:
Hausnarketa pertsonala:
WebQuest honek migrazio klimatikoen fenomenoa ulertzeko izan duen eraginari buruzko hausnarketa pertsonala garatzea.
Fenomeno horren eta zuen bizitza, komunitate eta, oro har, munduaren arteko loturak nabarmentzea.
Kontzientzia globala:
Munduan migrazio klimatikoen gaiari heltzearen garrantzia azpimarratzea.
Fenomeno horrek planetaren hainbat ataletan duen eraginaren adibide zehatzak ematea.
Ekintza positiboak:
Migrazio klimatikoen ondorioak arintzeko erkidegoek, gobernuek eta norbanakoek egin ditzaketen ekintza espezifikoak proposatzea.
Klima-aldaketaren aurkako borrokan norbanakoek eta taldeek duten erantzukizuna nabarmentzea.
Inklusibotasuna eta enpatia:
Migrazio klimatikoen eraginpean daudenekiko inklusibotasuna eta enpatia sustatzen dituen mezua dela ziurtatzea.
Komunitate kalteberei laguntzeko elkarrekin modu kolektibioan lan egitearen garrantzia azpimarratzea.
Konpromezuari eustea:
Ingurumen-kontzientziarekiko konpromiso etengabea adieraztea eta eguneroko bizitzan praktika iraunkorrak sustatzea.
Etorkizunean konpromiso hori mantentzeko eta indartzeko iradokizun praktikoak eskaintzea.
Entrega:
Manifestuak/bideoak/prestatutako materiala helbide elektroniko hauetara bidali behar duzue: educacion@entreculturas.org// educacion@alboan.org; eguna amaitu baino lehen. Manifestuak edukiaren, sormenaren eta ezarritako jarraibideekiko koherentziaren arabera ebaluatuko dira. Postaren gaiak taldeko buruaren izena izan beharko du, eta persona liderraren posta elektronikotik bidali beharko da. Talde desberdinen artean enpatea gertatuz gero, entrega-denbora laburrena erabili den taldea lehenestuko da.