2021-22 ikasturtean Agenda 30eko taldekideok Aranzadi zientzia elkartearekin harremanetan ipini ginen institutuko eremu berdean anfibioentzat bizi-leku berri bat eraikitzeko asmotan.
Urmaela egin aurretik eremu honetan negutegi handi bat egon izan zen. Lehen lana negutegia kentzea izan zen, irudian oraindik ikus daitezke negutegiaren plastikoak eta bertan landutako barazki batzuk.
Eskabadora batek eremua prestatu zuen, zuloa egin, zuloa nibelatu eta inguruak txukundu
DBHko ikasleen laguntzarekin egindako zuloari hiru aislatzaile geruza ipini genizkion.
Urmaelak ura galtzen zuela konturatu ginen eta Baratzeko ikasle taldeak berrriz kendu behar izan zituen geruza hauek ondo ipintzeko.
Azkenean urmaela era egokian egitea lortu genuen, lan bikaina institutuko ikasle guztientzat.
Behin urmaela bukatuta, urmaelaren inguruak txukuntzeko lanetan hasi ginenen horretarako berriz eskabadora baten laguntza behar izan genuen.
Azkenik 2023ko udazkenean urmaelaren inguruan hesia eta lanerako gunea egokitu genituen.
Orain anfibioak iristea soilik falta zaigu. Etorriko ote dira?
Hau baratzeko negutegian aurkitu genuen goxo goxo negua pasatzen.