Izenordain bihurkariak:
Bere burua: Mikelek badaki bere burua zaintzen / Lidiak ez du bere burua maite
Zeure buruari: Drogak hartuz kalte egiten diozu zeure buruari / Nik gauza bera galdetzen diot neure buruari
Bere buruarekin: Jonek etxerako lanak txarto egiten dituenean bere buruarekin haserretzen da / Askotan ikusi dugu amama bere buruarekin hitz egiten
Bere buruaren: Zoratu egin da, ez da bere buruaren jabe
Bere buruaz: Jende gutxik daki bere buruaz barre egiten
Izenordain elkarkariak:
Elkarren: Gu elkarren ondoan bizi gara
Elkarri: Haserretuta gaudenez ez diogu elkarri hitz egiten
Elkar: Haserretuta gaudenez ez dugu elkar hitz egiten / Mirenek eta Aitorrek elkar ikusi dute / Amaia eta Aitor ez dute elkar ezagutzen
Elkarrengana: Hotza zegoenez elkarrengana hurbildu zineten
Bata bestearen: Jar itzazu kutxak bata bestearen barruan (una dentro de la otra).
Kopiatu hurrengo esaldiak eta azpimarratu esaldietako pertsona-izenordainak.
Gu aste hauetan saskibaloira jolasten gabiltza patioetan.
Nik ez dut ezebez esan zuk esandakoari buruz.
Atzo arratsaldean, haiek Sopelanara joan ziren surfa egitera.
Neu ere ados nago Andreak esandakoarekin, leihoak ireki behar ditugu bero asko egiten du eta.
Zuek asteazkenetan ez zatozte gurekin dantza egitera, akademiara joan behar zarete.
Hurrengo Kahoota egingo dugu, izenordain-zehaztugabea lantzeko.
Sartu zaitezte google-en eta idatzi "Play kahoot", sartu eta kodea idatzi.
create.kahoot.it/details/78d86daa-64ac-4c0d-934f-e5df9817bb7f
Sartu hurrengo link-era eta izenordain bihurkariak lantzeko ariketa egin.
Izenordain elkarkariak lantzeko, egin hurrengo web guneko ariketa.
maritxuberritxu.net/elkarkariak_ariketakonline.php?idTema=14
www.santurtzieus.com/gelairekia/ariketak/2/gram/elkar_4.htm