Idoia Gartzaron Zudaire   (Mate, Euskara, Ingurune, Plastika, BSZ)

igartzaz@educacion.navarra.es 

EUSKARA

ALTXORRAREN UHARTEA

-Azken atalaren laburpena berriz egin (6 lerro) errepikatzeko agindua dutenek : zuen hitzekin eta modu ulergarrian, ideia nagusiak bakarrik jarriz.

-Ulermen galderak: azken atalaren inguruan dauden ulermen galderak erantzun (DRIVE/KORONA LANAK/EUSKARA/ALTXORRAREN UHARTEA/Nire karpetan kokatu erantzunak).

-Altxorraren uhartea, IDAZLANA: liburuaren bukaera aldatu eta berria asmatuko dugu.Azken atalean gertatzen dena ulertu ondoren aldatu behar duzu eta zuk asmatu nola bukatzen den istorioa: zer gertatuko den pertsonaia nagusiekin (Jimmy, Silver, sendagilea, kapitaina..), zer gertatuko den altxorrarekin, non eta nola bukatuko den istorioa. Orrialde bat idatzi (letra tamaina gehienez 14).

-Irlandako bidaiaren idazlana zuzendu DRIVEN, konturatu akatsetaz.

-Bukatu gabeko lanak egin (ikusi FALTA DIREN LANAK dokumentua (DRIVE/KOR.LANAK/EUSKARA)

EPEA: APIRILAK 20


EUSKARA


-TERTULIA: Liburu berriarekin hasiko gara, "OLIVER TWIST".Aste honetan 1. atala irakurriko duzue eta bertan esaldirik interesgarrienak aukeratuko dituzue, eta esan zergatik aukeratu duzun.Gainera, atalean gehien gustatu zaiguna edo gustatu ez zaiguna eta zergatik aipatu behar ditugu. Sartu KORONA LANAK/EUSKERA/OLIVER TWIST karpetan.Kopiatu karpeta eta eraman euskara/ nire karpetara. Hor duzue 1. atala, modu digitalean, irakurtzeko. Irakurri ere laburpena eta idazlearen biografia, "LIBURUKO INFORMAZIOA" dokumentuan. Zuen lana karpeta horretan egongo da ere, sortu dokumentua erantzunekin. 

-IRLANDAKO IDAZLANA: ezin izan dudanez gaurko denak zuzendu, aste honetan izango duzue denbora zuzentzeko eta hobetzeko zuen lana, nik jarritakoa ikusi ondoren.Sartu (Euskara/Nire karpeta/zuzenketak).

-"PIANOJOTZAILEAREN TESTUA": irakurri, galderak erantzun eta igo Drivera argazki bat erantzunekin. Doministikuren totxoan zegoen testua da hau.Dokumentua igo dut Drivera ere (KORONA LANAK / EUSKARA / PIANOJOTZAILEA)

Zuzendu orain arteko lanak ("Altxorraren uhartea" adibidez)

EPEA: APIRILAK 24 Ostirala (arratsaldean)