INGURUNE LH6A
Maiatzak 1
Digestio aparatuaren eta arnas aparatuaren arteko harremana dokumentua egin.
Apirilak 24
Arnas aparatuaren ikerlana.
ASTE SANTURAKO ETXERAKO LANAK
Arnas aparatuaren maketa egin ondorengo bideo hauek jarraituz, biak ikusi maketa egiten hasi baino lehen (bideo II eta bideo I). Amaitzen duzuenean, bideo bat grabatu arnas aparatuaren funtzionamendua azalduz. Horretarako, Arnas aparatuaren teoria berriro irakurri eta ongi ulertu. Behar izanez gero behean dauden bideoak berriz ikusi. Zuen bideoan arnas aparatuaren hiztegia erabili beharko duzue arnasketa nola ematen den azaltzeko. (Beheko puxika gure diafragma da, hortaz, zergatik da hain garrantzitsua diafragma?)
Joko interaktibo hauetan jolastu: joko interaktiboak IV, joko interaktiboak III, joko interaktiboak II, joko interaktiboak I eta joko interaktiboak.
BIRPASATZEKO. Arnasketa aparatuaren inguruko bideoak ikusi: bideoa I, bideoa II (ingelesez), bideoa III (gaztelaniaz).
Apirilak 8
Orain arte egindako etxerako lan guztiak zuzendu. KORONA LANAK TAULAN tik beltza/grisa lortu arte.
Apirilak 3
Arnas aparatuaren teoria irakurri eta azpimarratu. Ez badin baduzue fisikoki koadernoan laburpen bat egin esaldi inportanteenak kopiatuz.
Arnasketa aparatuaren inguruko bideoak ikusi: bideoa I, bideoa II (ingelesez), bideoa III (gaztelaniaz).
Joko interaktibo hauetan jolastu: joko interaktiboak I eta joko interaktiboak.
Martxoak 27
Biharko etxeko menu osasungarria diseinatu. Dieta osasungarria dokumentuan dagoen testua irakurri eta garrantzitsuena azpimarratu. Argazkietako informazioa ere irakurri. Dokumentuan bertan (3. orrialdean) zer egin behar den zehaztuta dago.
Digestio aparatuaren birpaso galderak.
Joko interaktibo hauetan jolastu: joko interaktiboak I, joko interaktiboak II, hizki sopa eta bideoa + quizz.
Martxoak 20
Digestio aparatua bergogoratzeko koadernoko apunteak irakurri eta bideo hauetakoren bat ikusi: bideoak I, bideoak II, bideoak III (ingelesez), bideoak IV (ingelesez). Ondoren, digestio aparatuaren fitxaren kopia bat egin (korona lanak > ingurune) eta zuen karpetan ipini. Azkenik, fitxa bete.
Digestio aparatuaren maketa bat sortu etxean dituzuen materialekin. Horretarako, gogoan izan zeintzuk diren aparatu horren atalak (digestio hodiak eta guruin erantsiak) eta haien formak. Maketa bukatzen duzuenean, atera argazki bat eta DRIVERA igo (korona lanak > ingurune > zure karpeta). Argazkian zu eta maketa agertu behar zarete.
Joko interaktibo hauetan jolastu: joko interaktiboak I, joko interaktiboak II eta hizki sopa.