HEZKUNTZA FISIKOA LH6A

Francisco Javier Garces Otazu

fgarceso@educacion.navarra.es 

2020/05/27

Kaixo ekipo:

Azken txanpan gaude!!!!

Zuen zain egon naiz ea erronkak bidaltzen zenizkidaten eta batzuk oso ongi egin duzue. Badirudi ez zaretela ikastetxera bueltatuko ikasturte honetan (datorren ikasturtean bisitan etortzea espero dut).  Hau dela eta, azken etxeko lana bidaliko dizuet. LASAI!!!! ez da oso zaila izango. 

Honetan egin behar duzuena argazkiak ateratzea da. Ekainaren 5a baino lehen bidali behar dizkidazue argazki hauek:

Animo!!!!

2020/04/23

Kaixo ekipo:

Zer moduz eramaten duzue etxean egotearena? Zintzo zintzo betetzea espero dut. Oraingo honetan esan dezakegu: GUTXIAGO FALTA DA ETXETIK ATERATZEKO!!! Gainera auzoko jaiak dira nahiz eta kalean ezin lagunekin egon. 

Beno, aste honetan bidali nahi nizuena, bi astetarako izango da (datorren ostiralean jaieguna delako.

Azken egun hauetan erronka pila bat ikusi dituzue: dantzak, komuneko paperarekin tokeak, malgutasuna, oreka,...

Zuek bat aukeratu behar duzue eta mugikorrarekin aitari edo amari esan behar diozue grabatzeko eta nire helbidera bidali behar duzue: fgarceso@educacion.navarra.es

Ez da luzea izan behar; ariketa fisikoarekin zerikusia izan behar du. Bueltatzen garenean klasean ikusiko ditugu. Ados?

Ongi izan

2020/03/30

Kaixo ekipo:

Zer moduz eramaten duzue etxean egotearena? Zintzo zintzo betetzea espero dut.

Aste honetako lana emango dizuet. Lehenengo astean malabareak ziren (praktikoa). Bigarren astean zirkuitoak (praktikoa egin behar zenutelako baina teorikoa idatzi behar zenutelako eta bueltan neri eman)

Hirugarren astean dena teorikoa izango da. Atletismoa lantzen ari ginela gogoratuko zarete ezta?. Bada, aste honetako lana hau izango da:

Atletismoak zituen atal bakoitzeko froga bat aukeratu: lasterketa froga bat, jaurtiketa froga bat eta salto froga bat. Bakoitzak nahi duena.

 Aukeratu ondoren zer egin behar den froga bakoitzean kontatu behar duzue eta froga hori egiten duen neska eta mutila aukeratu (izen-abizenak eta lortu dituzten markak). Berdin zait nongoak diren atletak.

Ados?

Oporretatik bueltan izango gara  hemen edo eskolan (inork ez daki zer gertatuko den). Agur eta ongi izan

Patxi G

2020-03-30

2020/03/23

Kaixo:

Zer moduz malabareak?

Eskolara bueltatzen garenean erakutsi beharko didazue ikasi duzuena, beraz ez utzi praktikatzeari (astero ratotxo bat edo bi).

Aste honetarako egin behar duzuena jarraian azalduko dizuet.

Neguko oporretatik bueltan, normalean zirkuitoei ekin diegu. Gogoratzen bazarete, zirkuitoetan ariketa ezberdinak egiten genituen bata bestearen ondoren.

Oraingo honetan, zirkuito bat osatzea proposatu nahi dizuet. Zirkuito bat idaztea oso erraza da (internetetik har dezakezue edo errepikatu klasean egin genituenak), baina nik nahi dudana da: diseinatzea, idaztea eta  ondoren burutzea da. Beraz bueltatzen garenean, eskatuko dizuet:

 

Eta bukatzeko bi gauza oso inportanteak:

 

-      Paperean  idatzita ekarri behar didazue ( ariketaren marrazki txikia agertzen bada hobe).

-      ZUEK egin beharko duzue. Ez du balio jartzea 100 abdominal egingo ditugula, GUK ezin badugu egin.

Ongi izan, Ikusi arte

 

Patxi G

2020/03/23

2020/03/17

Kaixo lagunak:

 

Egun hauetan  Gorputz Heziketa kiroldegian ezin dugunez egin, malabareak  etxean egingo ditugu.

Hasteko pilotak egingo ditugu bideo honetan azaltzen duten moduan:

https://www.eitb.eus/eu/hiru3/3zpa4/bideoak/osoa/5662734/bideoa-eskulana-malabareak-egiteko-pilotak/


Ez baduzue puxikak erosteko aukerarik, dena itxita dagoelako, beste pilota batzuk erabili ditzakezue: tenis, plastikozko pilotak…

 


Jarraian tutorial bat jarri dizuet jakiteko nola ikasi. Hasieran pilota batekin, gero bi eta azkenean hiru pilotekin:

 https://es.wikihow.com/hacer-malabares

 

Suerte, animo eta kontuz etxeko tresnekin. Ez apurtu ezer. Leku egokian jar zaitezte, oztoporik gabekoa. Hurrengoa arte!!!


2020/03/17