MUSIKA LH4

Ainara Zabaleta Robles

azabalerob@educacion.navarra.es 

martxoaren 30etik apirilaren 10era

Apirilak 6 Astelehena


Kaixo denoi! zemouz jarraitzen duzue? Egun hauetan ari zarete musikako jardueraren bat egiten, ez aspertzeko? Seguronik baietz, hementxe bidaltzen dizuet aste honetako lana:

Txirularekin ikasi duzuen kanta, ingelesaz ikasi zenuten bera da? little. little star... izartxoa, non zaude?

Abesti honetan goiko "mi " nota agertzen da, eta soinu hori egiteko, beheko mi-aren posizio bera da, baino txirularen atzeko zuloa erdizka estalita(edo estali gabe ere) jotzen da. Egin proba batzuk mi agudoa bakarrik joaz, abestiarekin hasi baino lehen.

Oraingo honetan, txirularekin abesti berriak ikasteko aukera ematen dizuet, ( hauetako batzuek klasean landutakoak ditugu dagoeneko) ,eta gainera abestia zuek aukeratzeko modua izanen duzue. Gehiena gustatzen zaizuena aukeratu, eta gero klaserako bueltan ensaiatzen duzuena, guztion artean joko dugu,ongi iruditzen bazaizue. Aukeratu ditudan abestien artean hauxek dira eta ia idatzita dute noten izenak : John Brown, anai Xanti,Blues, oh when the saints, alaitasunaren oda eta izar txiki.

Gogoratu txirula jotzeko egiten ditugun pausuak zein diren:

Lehenik, irakurri eta markatu erritmoa, ondoren, solfeatu eta gero txirulaz jo.

Badaezpada txirularen noten posizioak bidaltzen dizkizuet behean:

aukeratzen duzuen abestia zein den niri esan, eta ensaiatzen hasi zaitezke etxean.Edozein zalantza duzuela ere esan niri: hau da nire korreoa:

azabalerob@educacion.navarra.es








kokoleoko:

Bukatzeko, zuen anai , arreba, amatxo edo aitatxokin praktikatzeko esku joko hau uzten dizuet ere.

Animo eta muxu haundi bat denoi

TXIRULAREN POSIZIOAK HEMEN DITUZUE

APIRILAK 10

Aste honetako lana Peru eta Otsoa ipuin musikatua entzutea eta ikustea izanen da.

Ipuin bateko pertsonaiak hartu  eta bakoitzari instrumentu bat egokitu zaio errepresentazio modura.

 

Honela, Peru, orkestako hari-instrumentuen bidez azalduko da; txori txikia zeharkako txirula izango da; zoritxarreko ahatea oboea; katu zuhurra klarinete goxoa; aitona, beti marmarrean fagota; basoan bizi den otso handia trompak; eta basoan errondan dabiltzaten ehiztariak tinbalak eta bonboa.

ARGUMENTUA

Pedro mutiko ausarta da eta basoan bizi den otsoa ehizatzea amesten du. Berarekin bizi den aitonak ez dio uzten baina txoria, ahata eta katuaren laguntzarekin otsoa bereganatzea lortuko du.

Bertan uzten dizuet filma ikusteko aukera:

Orain instrumentuak banan bana entzungo dituzue: soka laukotea, klarinetea, txirula, fagota, tronpa, tinbala eta oboea. Instrumentu bakoitzaren marrazkia klikatuz, beren soinuak entzungo dituzue.