SARRERA PROBAK
IKASKETA PROFESIONALEI EKITEKO SARRERA PROBA
2024 - 2025 IKASTURTEA
IZEN EMATEAK: 2024ko maiatzaren 2tik 15ra
SARRERA PROBEN DATAK: 2024ko ekainaren 6tik 14ra
MATRIKULATZE DATA: ekainaren 21a
SARRERA PROBETARAKO ESKABIDEA BURUTZEKO ARGIBIDEAK
1. DEIALDIRAKO SARBIDEA.
Aplikazio hau 2024eko maiatzaren 2ko 9:00etan aktibatuko da, 2024eko maiatzaren 15ko 23:59ak arte
2. APLIKAZIOAN ERREGISTRATZEA.
Ikasleak aplikazioan alta eman behar du, jaiotze data, NAN zenbakia eta plataforman sartu ahal izateko pasahitz bat zehaztuz.
3. SARRERA PROBETAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA BETE (*gorriz markatutako alorrak nahitaezkoak dira)
Eskaera amaitua egonen da espezialitatea eta kurtsoa zehaztu bezain pronto. Jarraian, berau kontsultatu ahalko da, beharrezko dokumentazioa igorri eta beste espezialitate batean izen eman, identifikazioa estekaren bidez.
4. Behin prozesua amaituta eta zehaztutako dokumentuak bidalita, aurreinskripzio-ziurtagiria inprimatu ahalko da.
5. ORDAINKETA ON-LINE eginen da, TPV birtual baten bidez. Horretarako kreditu-txartel edo zordunketa-txartel bat erabili ahalko da.
6. Kontserbatorioko sarrera probak egin ahal izateko TASAK:
Arrunta: 18,64 €
Familia ugari orokorra: 9,32 €
Familia ugari berezia: 0 €
Familia gurasobakar orokorra: 9,32 €
Familia gurasobakar berezia: 0 €
Terrorismoaren biktimak: 0 €
Genero-indarkeriaren biktimak: 0 €
% 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua: 9,32 €
% 65eko edo gehiagoko desgaitasun aitortua: 0 €
Prozesuan zehar kategoria egiaztatzen duen dokumentu eskaneatua atxikitzea ezinbestekoa da
7. Eskaeraren egoera identifikazioa estekan egiaztatu behar da, prozesua eta bidali beharreko dokumentoak ongi daudela konprobatze aldera.
GARRANTZITSUA
Eskabidea betetzean bidali beharreko dokumentazioa:
Tasen hobarien onuradunak: onura hori egiaztatzen duen egiaztagiri edo fotokopia.
Proba egin aurretik bidali beharreko nahitaezko dokumentazioa:
Azterketako partituren kopia pdf formatuan, helbide honetaraxe:
Probaren egunean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
NAN txartela edo egiaztagiri pertsonala.