SARRERA PROBAK
IKASKETA PROFESIONALEI EKITEKO SARRERA PROBA
2025 - 2026 IKASTURTEA
IZEN EMATEAK: 2025ko maiatzaren 24tik 30ra
SARRERA PROBEN DATAK: 2025ko ekainaren 9tik 12ra
MATRIKULATZE DATA: ekainaren 20a
SARBIDE-PROBETARAKO IZEN-EMATEA
Nafarroako Gobernuaren Web Fitxarako esteka
Izena emateko azalpen-gida
1.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Izena emateko eskabidea: II. eranskinak lehentasuna ematen du “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalean matrikulatzeko.
Izangaiaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten fotokopia (NAN, EET (bi aldeak), pasaportea...)
Dagokion tarifa ordaindu izanaren gordekina: (Tarifa arruntaren ordainketa-gutuna edo tarifa murriztuaren ordainketa-gutuna). Oraindik ez daude aktibo; izena emateko epea hasten denean aktibatuko dira.
Tarifa murriztua izateko eskubidea frogatzen duen agiriaren fotokopia.
V. Eranskina: Eranskin hau aurkezten duten pertsonek izena ematerakoan zehaztu behar dute, eta eskaerarekin batera, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak direla adierazten duen ebazpena, ziurtagiria edo egiaztagiria aurkeztu behar dute.
2.- IZEN-EMATEA NON AURKEZTU
Probetan izena emateko epea maiatzaren 24an, larunbata, hasi eta 30ean amaituko da, biak barne, eta izena emateko bi modu daude:
MODU TELEMATIKOAN:
Eskaera, adierazitako dokumentazioarekin batera, "Izena eman" botoiaren bidez bidaliko da. Botoi hori zerbitzuen katalogoko dagokion WEB FITXAn aktibatuko da www.navarra.es.
PRESENTZIALKI:
Eskaera, adierazitako dokumentazioarekin batera, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalera igorriko da, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak ezarritako lekuetan aurkeztu ahal izango da.
3.- OSO GARRANTZITSUA
Probetan izena emateko II. eta III. eranskinen bidez eskatu duten hautagaiek mezu elektroniko bat bidali behar dute cmpablos@educacion.navarra.es helbidera. Mezu horretan, hautagaiaren izen-abizenak eta sarbide-proban interpretatuko diren partiturak jaso behar dira, pdf formatuan, probak hasi aurretik.
Probetan II. eranskinaren bidez izena emateko eskaera egin duten izangaiek alta eman beharko dute "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko aplikazioan eta eskatutako informazioa bete beharko dute.
Aplikazio hau 2025eko maiatzaren 24ko 00:00etan aktibatuko da
GARRANTZITSUA
Proba egin aurretik bidali beharreko nahitaezko dokumentazioa:
Azterketako partituren kopia pdf formatuan, helbide honetaraxe:
Probaren egunean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
NAN txartela edo egiaztagiri pertsonala.