IkKD programaren helburua ikasleen konpetentzia digitalak prestatzea, ebaluatzea eta akreditatzea da, Europako DigComp esparruaren arabera. Horrez gain, Cl@ve lortzea ere barne hartzen du prestakuntza-mugarri gisa, derrigorrezko etaparen amaieran ikasleen identitate digitala, herritarren parte-hartzea eta zibersegurtasuna bermatzeko.
Programa une honetan pilotaje-fasean dago, eta datorren ikasturtean IV. fasea hasiko da. Ezarpen-egutegi progresibo baten barruan kokatzen da, eta datozen ikasturteetan Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiak pixkanaka programara gehitzea aurreikusten du.
DBHko 4. mailako ikasleei: A2 mailako akreditazioa.
Batxilergoko ikasleei: A2 edo B2 maila, baldin eta aurretik A1 edo A2 mailako akreditazioa badute.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak: A2 mailako akreditazioa.
Helduen hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei (CEBA): A2 mailako akreditazioa.
Programa honen pilotajearen IV. fasean sartzeko, ikastetxeak oinarrizko lau baldintza bete behar ditu:
Nafarroako sare publikoko ikastetxea izatea.
Akreditazio-probak egiteko behar adina Chromebook edo monitorizatutako gailu pertsonal izatea.
Ikastetxearen Plan Digitala (IPD) eguneratuta izatea, eta IkKD programa 2026-2027 ikasturterako programazioan txertatuta edukitzea.
Pertsona koordinatzaile bat izendatzea. Pertsona horrek jarraipen-bileretara joateko konpromisoa hartuko du, ikastetxean ikasleen prestakuntza eta akreditazioa gidatuko ditu, eta programaren arrakastarako hobekuntza-ekarpenetan modu aktiboan parte hartuko du.
Doako akreditazio ofiziala, ikastetxean bertan egina eta aitortua.
Ikasgelan erabiltzeko prest dauden baliabide didaktikoetarako sarbidea.
Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza praktikoa eta eskuragarria.
Zuen ikasleei Cl@ve iraukorrean erregistratzeko eta aktibatzeko aukera eskaintzen die, prozesu erraz eta eskuragarri baten bidez.
Zuen ikastetxea digitalizazioaren abangoardian kokatzen du.
ikasNOVA taldearen etengabeko laguntza eta aholkularitza.
Gustura joanen gara zuen ikastetxera zalantzak argitzeko, programa klaustroari, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeari edo zuzendaritza-taldeari aurkezteko, eta programan sartzeko bideragarritasuna elkarrekin aztertzeko.
Bisita bat eskatzeko edo edozein zalantza argitzeko, helbide elektroniko honetara idatz dezakezue:
Animatuko zarete?
Inprimaki honen bidez izena eman dezakezue.
Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 14a.