Colpbol

Kaixo!!

Azken hilabete honetan kirol berri bat ezagutu dugu: Colpbol-a. Gustatuko litzaiguke, beti praktikatzen ditugun kirol horien aurrean, kirol berriak ezagutzea eta praktikatzea. Colpbolak aspektu positibo asko ditu: parte hartzea, parekidetasuna eta inklusioa bultzatzen ditu. Horregatik, hemen utziko dizuet Colpbolaren araudia, nahi duzuenean lagunen artean (parkean, patioan...) jolastu ahal izateko. 

Colpbolaren trebetasun nagusia jokoaren muina baloia jotzea da. Baloia bakarrik jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez. Gainera, jokalariak ezin du INOIZ baloia BI ALDIZ JARRAIAN jo (jokoaren oinarrizko araua ). 

Debekatuta dago: 

- Bi bider segidan jotzea. 

- Hanka edo oinekin baloia nahita jotzea.  

-Ukabila itxita baloia jotzea. 

- Baloia bi eskuz edo batez atxikitzea edo jaurtitzea. 

- Aurkariari heltzea edo bultza egitea.

 - Sakeetan distantzia ez errespetatzea. 

• Arau-hauste horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak. 

• Atezainak baloia hankaz jo dezake, baldin eta gola saihesteko bada. 

• Segidan eskuz bitan edota hankaz jotzeari buruzko arau berezia: epaileak erabakiko du kasuan kasu nahita edo nahi gabe egin diren. Nahita eginak izanez gero falta adieraziko du; eta nahi gabe izan bada, epaileak “jarraitu” oihukatuko du. 

Sakeak: 

- Faltak: alboko marratik aterako dira. 

- Baloia albotik ateratzen bada: alboko sakea. 

- Ate-eremuko marratik ateratzen bada: kornerra edo ateko sakea. Ateko sakea egitean, ateko eremuaren barnean gehienez atezaina eta jokalari bat egon daitezke. 

- Erdiko sakea: gola sartzen denean. 

- Epailearen sakea: norgehiagoka hastean, edo jokoa gelditu ondorenean. Sake guztiak baloia joz egiten dira, eta gainontzeko jokalari guztiak gutxienez hiru metrora kokatzen dira.

Beste arau batzuk:  

-Ez dago penaltirik. Ate eremuaren barnean egindako faltak alboko marratik aterako dira.  

-Zelaia: jokorako lekua hogei metro zabal eta berrogei metro luze duen zelaia da. Alde bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat dago. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean area bana dago.  

-Baloia: baloia esferikoa da; plastikozkoa izan behar du eta gehienez 72 cm-ko zirkunferentzia bat izango du eta gutxienez 65 cm-koa.  

-Jokalari kopurua: zazpi jokalari (6 eta atezaina) zelai barruan. Taldeek mistoak izan behar dute. Taldea gehienez hamabi lagunek osatzen dute.  

 -Parte hartzea nahitaezkoa da. Gogotsu eta aktibo mantendu behar dugu jokoak irauten duen bitartean.  Joko garbia erabiliko dugu beti, eta taldekideak, aurkakoak, epailea eta jokoaren arauak errespetatu.  

-Indarkeriaren erabilera ez da onartzen.  

-Alboko marrako sakeetan ezin da gola sartu. Aldiz, atezainak saketik zuzenean sar dezake gola.