IBILBIDEA

Lesakako bertsolaritzaren historia islatzen duen mendi ibilbide interaktibo bat da hau, Bortzirietako Bertso Eskolak, Irain Eskola Publikoak eta Lesakako Udalak elkar lanean osatutakoa.  Lesakako Bertsolaritzarekin lotura duten 9 puntu lotzen ditu mendi ibilbide honek. Orri honetan 3 atal dituzue ikusgai Alde batetik, ibilbidearen deskribapena. Lesakako bertsolaritzarekin lotura duten 9 puntu horien deskribapenak topatuko dituzue eta hautaketaren zergatia. Bertzetik, ibilbidearen track-a  edo pista eskuragai izanen duzue. Eta azkenik, egin beharreko itzuliaren profila.