OINAK  

        BIDEAN


LESAKAKO BERTSOLARITZAREN IBILBIDEA


Oinak Bidean-Lesakako Bertsolaritzaren Ibilbidea.mp4

OINAK BIDEAN- Lesakako Bertsolaritzaren Ibilbidea, Lesakako bertsolaritzaren historia islatzen duen mendi ibilbide interaktibo bat da, Bortzirietako Bertso Eskolak, Irain Eskola Publikoak eta Lesakako Udalak elkar lanean osatutakoa. Web orri honetan atal desberdinak topatuko dituzue, hala nola, Ibilbidea, Bertsolariak eta Bertso Sortak 

Ibilbideak 7,5 km ditu eta izaera zirkularra dauka. Lesakako Kultur Etxean hasi eta bertan bukatzen da. Lesakako bertsolaritzarekin harreman estua duten 9 leku lotzen ditu ibilbideak. Atal honetan topatuko dituzue 9 leku horien deskribapena eta garrantzia Lesakako bertsolaritzan, ibilbidearen profila eta ibilbidearen tracka edo pista



Lesakako historian topatu ditugun bertsolariak zerrendatu ditugu hemen.  XIX mendearen bukaeran jaiotakoetatik gaur egunera arte. Ziur gaude ez daudela izan diren guztiak (saiatuko gara falta direnak aurkitzen) baina seguru egon dauden guztiak direla. 




Bertsolari bakoitzaren bertso sorta bat topatuko duzue hemen, audio formatuan eta formatu idatzian.