Koadroaren testuingurua

IZUA ETA BELDURRA


Testu honetan Gernikako bonbardaketaren informazioa irakurriko duzu: Nork bonbardatu zuen, zergatik, bonbardaketaren helburuak, zer egin zuten biztanleek, gertakizunaren hasiera eta amaiera, ikertzaileen azkeneko ikerketak eta Gernikako Bakearen museoa.


                                                                                                             


Pablo Picassok “Gernika” koadroa marraztu zuen Gernika herriaren bonbardaketa gertatu eta gero. 

“Gernika” koadroan izua eta beldurra irudikatzen da.


1937ko apirilaren 26an, astelehena, Gernikako hiria bonbardatu zuten.

Alemaniarren Condor Legioiaren eta Italiarren Aviazione legioiaren hegazkinek bonbardatu zuten. Hegazkin horietako gehienak Alemaniako Condor Legioaiarenak ziren, eta neurri txikiagoetan, Italiako Aviazione Legioiarenak.


Azoka eguna zenez, herri gertuenetatik etortzen zen jendea, eta Durango bonbardatu zutenez urduritasuna nabaritzen zen. Baserritar saltzaile eta erosle asko Gernikara hurbildu ziren erosketak egiteko.

 

Bonbardaketak bi helburu izan zituen: bonbardaketaren bidez beldurra zabaltzea eta gerrako esperimentu bat egitea. Esperimentuaren helburua bonbardaketaren teknika probatzea zen, eta ongi ateratzen bazen, gerra irabazteko erabiliko zuten.


Lehenengo, 16:20tan Andra Maria elizako kanpaiak eta sirenak hegazkinen etorriaren berri eman zieten herritarrei. Abisua jaso ondoren Gernikako babeslekura joan ziren eta ia lau orduz egon ziren bonbardaketa amaitu arte.


Herritarrek gerratik ihesi egin zuten eta Gernikako babes-lekura joan ziren. Hala ere, oso zaila izan zuten babeslekura ailegatzeko. Hegazkinek oso gertu hegan egiten zutenez zailagoa izan zen babeslekura ailegatzea.


Otxandioko bonbardaketa zela eta babesleku-sarea eraikitzen hasi ziren. 

Gernikako babes-sarea leku seguru bat izateko eraiki zuten.


Gernika osoa suntsitu zuten. Bonbardaketa eta gero eraikin oso gutxi zutik geratu ziren.


Ikerketzaileen azkeneko ikerketen arabera hildakoak bi mila (2.000) pertsona baino gehiago izan ziren.


Gernikako Bakearen Museoa Euskal Herriko memoria historikoaren eta bakearen museoa da. Museoak, batez ere, Espainiako Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketaren historia du protagonista.




                                                                          Uxue Navarlaz Burgos

Gernika bonbardeoaren simulazioa

Gernika Bakearen Museoa

Gernika Bakearen Museoaren kokapena