Liburuak hizpide gunean hainbat liburu aurkituko dituzu. Gune honek helburu bikoitza du: alde batetik, DBHko ikasleen irakurzaletasuna sustatzea, eta, bestetik, gure literaturako lan interesgarriak lantzea. Hitz gutxitan esanda, liburuak hizpide izatea!
Horretarako, liburu bakoitzaren lanketa bat, proposamen didaktiko bat, prestatu dugu. Proposatzen ditugun jarduerak eta ariketak elkarri loturik dauden arren, gehienak solte edo modu autonomoan ere landu daitezke; hau da, ikastaldearen, denboraren, gustuaren edo beste edozeren arabera, irakasleak erabakiko du zein jarduera egin klasean eta, jakina, zenbat egin.