KIMUA

KIMUA Programa

KIMUA programa, Nafarroako gobernuko hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketa sailak bultzatu du. Programa honek proiektutan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa (aurrrerantzean POIK) sustatzea du azken helburu.

“POIK” irakaste-ikaste metodo bat da. Bertan, bizitza errealeko arazo edo egoera bat konpontzeko proiektu bat planteatzen da eta ikasleek euren ikaskuntzaren helburuak lor ditzaten abiapuntutzat hartzen da.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboak ikasleengan eta haien ikaskuntzan oinarritutako metodologiari erantzuten dio. Bai lan autonomoaren bai talde-lanaren bidez, ikasleek planteatutako helburuak lortu behar dituzte. Ikasleek talde txikietan lan egiten dute, eta, horri esker, euren artean sor daitezkeen gatazkak eraginkortasunez kudeatzen dituzte eta aurreikusitako helburuak lortzeaz arduratzen dira. POIKen ardura ikaskideen ikaskuntzeekiko benetako konpromisoa bilatzea da.