2026-2027 ikasturterako matrikula-epea 2026ko apirilaren 20tik 30era izango da.
Eskaera aurkeztu ahal izango dute irakaskuntza hauetarako sarbide-baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Honako baldintza hauetakoren bat bete behar da:
Tituluren bat izatea:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH) edo baliokidea
Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua
Maila bereko edo goragoko beste titulu akademikoak:
LHko Teknikaria, Arte Plastikoak eta Diseinua edo Kirol Teknikaria
Batxilergoa
LHko Goi Mailako Teknikaria, Arte Plastikoak eta Diseinua edo Goi Mailako Kirol Teknikaria
Unibertsitateko titulua
Edo honako hauetako bat gaindituta izatea:
Erdi mailako zikloetara sartzeko proba
Goi mailako zikloetara sartzeko proba
25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba
Erdi mailako zikloetara sartzeko ikastaroa
Sartu nahi den zikloari dagokion 2. mailako Ziurtagiri Profesionala
Informazio ofizial eta xehetasun osoetarako, kontsultatu esteka:
Hemen kontsulta dezakezu martxoaren 2an egindako ate irekien aurkezpena.
Gainera, zikloari buruzko informazio pertsonalizatua jaso nahi baduzu, ondoko formularioa bete dezakezu.
Matrikulazioa apirilean irekitzen da, gutxi gorabehera, eta uztailean argitaratzen dira onartutako pertsonen zerrendak (3 edo 4 zerrenda).
Onarpen-baremoa: zikloaren arabera (LHko Erdi Maila edo Arte Plastikoak eta Diseinua) ezarritako irizpide ofizialak.
Ikasturtea hasi aurretik, epe arruntean bete ez diren edo ikasleek hutsik utzitako plazak eskaintzen dira.
Matrikulazioa abuztuaren amaieran / irailaren hasieran egiten da, eta irailaren hasieran 2 zerrenda argitaratzen dira.
Ikasturtea hasi ondoren, PAV epean bete ez diren plazak eta aurreko faseetan matrikulatutako ikasleek utzitako hutsuneak eskaintzen dira.
Epea urriaren erdialdean amaitzen da.
Ikastetxea publikoa edo itundua den (IES Mendillorri publikoa da).
Zikloaren txanda: goizekoa (gure kasuan).
Irakaskuntza-hizkuntza: gaztelania, euskara edo D eredua (guk biak eskaintzen ditugu: gaztelania eta euskara).
Ikastetxearen kokapena eta desplazamendu-aukerak.
Matrikulazio-epea amaitu ondoren, ezin dira aukerak gehitu edo kendu, ezta lehentasun-ordena aldatu ere.
Más información: iesmendi-lhak@educacion.navarra.es Tfno: 848 43 05 00