Etxalarko Landagain eskolan, azken hiru ikasturteetan, metodologia aktiboetan zein lan kooperatiboetan murgiltzen hasiak gara. Alde batetik, formakuntza jasoz eta bertzetik, ikasitakoa gelara eramanez.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ikasturte aunitz daramatza IkasNOVA gelak ikastetxeei eskaintzen. Etxalarko Landagain eskolan "Lan kooperatiboak" eta "Proiektuetan nola lan egin" formakuntzak jaso ondoren, gure pedagogia LOMLOE legera egokitzen hasi ginen. Honi jarraikortasuna eta praktikotasuna emateko IkasNOVA gelak eskaintzen duen malgutasuna eta aukera aniztasunak gure lana aberasten lagunduko ligukela ikusita horretarako apustua egin dugu.
Hortaz, 2026-ko udan zehar obrak egin ondotik, hemen dugu gure gela.
Aurtengo ikasturtean Landagain Zirkuaren proiektua eraman dugu aurrera. Datorren ekainaren 12an ospatuko den Haurraren eguna ospatuko dugu eskolan eta Kultur Etxean egindako lanak egonen dira ikusgai.
ANIMATU GURE LANAK IKUSTERA!
2024-2025 IKASTURTEA
GORA LANDAGAIN!
Landa Eremuko eskolak ezagutu nahi?