Klaserako testuak

Ongi etorri Klaserako testuak webgunera!

EIBZko irakasleek sortutako webgunea duzue hau. Gure asmoa Lehen Hezkuntzako tutoreek eta Bigarren Hezkuntzako Euskarako irakasleek klasean erabiltzeko egokiak eta lagungarriak izan daitezkeen testuen bilduma osatzea da. Gehienak testu idatziak diren arren, ahozko testu batzuk ere sartu ditugu, eta, webgunea elikatzen jarraituko dugunez, gero eta gehiago izatea espero dugu. 

Irakasleok gelan erabiltzeko testuak behar ditugu: testu idatziak, testu idatzien ulermena lantzeko, idatzizkoaren ekoizpen prozesuan ereduen azterketa egiteko, eta ahozko ekoizpenean abiapuntu gisa erabiltzeko; eta ahozko testuak, entzunaren ulermena lantzeko eta ahozkoaren ekoizpen prozesuan laguntzeko. Denbora asko ematen dugu egokiak diren testuak bilatzen; horregatik, webgune hau lagungarria izatea espero dugu.  

Testuak antolatu eta sailkatzeko, helburu komunikatiboa hartu dugu kontuan, eta, horren arabera, argudio testuak, azalpen testuak, deskribapen testuak, elkarrizketa testuak, jarraibide testuak eta narrazio testuak bereizi ditugu. Horietaz gain ― nahiz eta beste sailkapen mota baten barnean sartu―,  testu literarioak ere sartu ditugu, hezkuntzan funtsezkoak baitira.  Egin dugun sailkapena dela eta, baliabide batzuk bi tokitan agertuko dira: adibidez, ipuinak narrazio testuen eta testu literarioen ataletan aurkituko dituzue.

Testuen mailari dagokionez, Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako testuak bereizi ditugu, baina irakasleak ikusi beharko du taldearen, helburuaren eta egoeraren arabera  zer behar duen. 

Ohartuko zaretenez, Berria egunkariaren Mantangorri gehigarria izan dugu  iturri nagusi, eta benetan eskertu nahi diegu egiten duten lana eta hura gure webgunera ekartzeko eman diguten aukera.

Murgil zaitezte webgunean eta erabil itzazue testuak!

OHARRA:
-Testu idatziei ez diegu marka berezirik jarri, baina ikus-entzunezkoei sinbolotxo batzuk jarri dizkiegu, argigarriak izanen zaizkizuelakoan: 🎧entzungaia denean, 💻 bideoa denean, eta ikus-entzunezkoaz gain idatzia ere baldin bada, 📄.

HELBIDEA:

Zubiarte 13, 31620. Uharte. Nafarroa


KONTAKTUA:

eibz@educacion.navarra.es

848 431016