Ahalik eta zamarik handiena jasango duen paperezko zubia diseinatu eta eraiki.
Materialak
Papera: edozein.
Itsaskina: zurgin itsaskin txuria eta/edo termofusiblea.
Karga-plataforma: 100x50x10 mm DM plaka, erdian zulo batekin. Zulo honetan gantxo edo kakoa txertatuko da. Kakoa librea da.
Plaka eta bere ezaugarriak ezin dira aldatu. Bertara zubia itsatsi daiteke.
Plaka zubiaren erdian kokatuko da nahi den altueran (zubiaren arabera).
Kakoa eskuragarri egon beharko da, karga lotu ahal izateko.
Oharrak:
Kako arinak tolestu egin daitezke, kontuz!
DM plaka zubiari itsastekotan, zubiaren azpitik ez itsastea gomendatzen da, karga aplikatzean zubia puskatu gabe plaka askatzen baita.
Karga-plataforma
Neurriak
Zubiak 40 cm-ko distantzia estaliko du.
Sosten-guneentzako 5 cm erabil daitezke. Beraz, zubiak 50 cm-ko luzera izan dezake osotara.
Zubiaren zabalera maximoa 10 cm da.
Zubiak izan dezakeen pisu/masa maximoa 300 g da, plaka eta kakoa barne.
Oharra: kontuz neurriekin, neurriak betetzen ez dituzten zubiak lehiaketatik kanpo geratzen dira.
Beste baldintzak
Zubia erabat modu bertikalean eutsiko da. Ezin zaio inongo sostengu horizontalik jarri.
Zubia pieza bakarreko izango da.
Ezin da margorik erabili.
Zubiak taldeka egingo dira (3-5 kide), inoiz ez banaka.
Ezin da maché paperik erabili.
Ezin da papera gogortu ez kolarekin ez beste produktuekin.
Zubiaren entrega:
Zubiaren pisua eta neurriak aztertuko dira.
Zubiaren sostenguneak aztertuko dira.
Edozein irregulartasunek lehiaketatik kanpo geratzea suposatuko du.
Lehiaketa:
Zubia probatzeko hurrengo prozedura erabiliko da: gantxoan pisua jarriko da zubia puskatu arte edo gakoak jasan arte.