GURE PROIEKTUAK
GURE PROIEKTUAK
DBH2 LES LETTRES
DBH2ko ikasleekin Pariseko zentro batekin elkartruke linguistiko bat egin dugu postaz. Ikastetxeak “”Collège Paul Fort” izena du. Helburua ikasleen motibazioa sustatzea, gutunen formatua lantzea eta beste hizkuntza eta kultura bat ezagutzea izan da.
Lehendabizi aurkezpen orri bat egin genuen bikoteak egiteko.Lehendabiziko gutunean ikasleen aurkezpenak eta deskribapenak garatu genituen. Bigarren gutunean herria, egunerokotasuna eta inauteriak deskribatu zituzten. Proiektuak ikasturte osoa iraundu du.
DBH2 GYMKHANA
Martxoaren 28an DBH2ko ikasleek ibilbide bat egin zuten Elizondon klasean hiriari buruz landutakoa praktikan jartzeko. Oso ongi aritu ziren, taldeka, froga ezberdinak eginez.
DBH1 PUBLICITÉ
Institutuaren 1DBH proiektuaren baitan, frantseseko ikasleen ekarpena publizitate posterrak egitea izan da, bakoitzak egin duen ibilbidea iragartzeko.
Proiektua talde txikitan egin da, egindako ibilbideen arabera, eta frantseseko programazioaren 4. gaian kokatu da. Bertan, "affiche publicitaire" bat egiteko beharrezko elementuak azaltzen dira: izenburua, slogan motako esaldi txiki bat, beste informazio interesgarri batzuk.
Horretarako, behar zezaketen hiztegia landu da, erabiliko zuten programa ikusi da (canva), dagoeneko egindako adibideak erakutsi zaizkie eta idatzizko lana beste taldeen aurrean ahozko aurkezpen bat eginez osatu da.
Adibide adierazgarri bat erantsi da.
DBH3. SAINT-JOSEPH ESKOLAREKIN ELKARTRUKEA
Iaz bezala, aurten ere 3DBHko zenbait ikasle Olorongo ikasleekin elkarlanean ibili dira. Maiatzaren 5an 32 ikasle etorri dira Saint-Joseph ikastetxetik Lekarozera eta bertan elkar ezagutu eta zenbait jarduera elkarrekin egin ditugu. Oso esperientzia polita izan da, eta Olorongo irakasleak oso eskerturik agertu dira egin diegun harreragatik. Hona hemen bizitu ditugun momentu batzuk.
DBH4 FRANTSESA-LATINEKO PROIEKTUA
Aurten ere Latineko eta Frantseseko departamentuek DBH4ko ikasleekin Ab imperio Romano usque ad imperium aerium Toulouse: de la cité romaine à industrie aéronautique izeneko proiektua burutu dugu ikasturtean zehar.
Abenduan, 63 ikasle eta 3 irakasle Toulousera joan ginen 4 egunetarako ikastetxean landutako gaiak zuzenean ezagutzera. Bertan, le musée Aéroscopia, AIRBUS eta la Cité de l’espacez gozatzeko aukera izan genuen. Hona hemen bidaiari buruz ikasleek egindako bideoa.
LEHENENGO BATXILERGOA BORDEAUX
Abenduaren 17tik 19ra, azken urte hauetan bezala, Lehenengo Batxilergoko frantseseko 30 ikasleekin 3 egunetarako Bordelera joan ginen 2 irakasle. Arcachonen la Dune du Pilat bisitatu genuen, eta Bordelen l’espace Darwin, le bassin des lumières eta le musée du vin . Hona hemen bidaiari buruz ikasleek egindako bideoa.
LEHENENGO BATXILERGOA (Frantsesa 1. Hizkuntza)
Batx 1 Lehen Hizkuntzako ikasleek kontsumo arduratsuaren eta ekoizpen ekologikoaren inguruko elkarrizketak egin dituzte eskualdeko hainbat ekoizleri.
Martxoaren 31an Lehenengo Batxilergoko Lehen Hizkuntzako ikasleak Amaiurko eskolara joan ziren ipuinak kontatzera eta hango ikasleekin hainbat jarduera egitera. Gustora ibili ziren elkarrekin!
DBH1-BIGARREN BATXILERGOA
Azaroaren 22an, 2.Batxilergoko eta DBH1eko ikasleek elkarrekin saio bat egin zuten. Bertan, bigarren Batxilergoko ikasleek DBH1eko ikasleei azterketa prestatzen lagundu zieten errepaso ariketen bidez. Horretarako, bi mailako ikasleak nahasiz egin genituen lan taldeak. Esperientzia zoragarria!
Otsailaren 21an berriz Gorputz Heziketako saio bat prestatu zuten 2. Batxilergokoek DBH1eko ikasleek gorputzaren atalak eta posizioak frantsesez finka zitzaten.
BIGARREN BATXILERGOA. Bigarren Batxilergoko ikasleek telesail bateko hainbat eszena bikoiztu dituzte. Hona hemen emaitzak!
DBH2 MARCHÉ AUX PUCES
Ekainaren 10ean DBH2ko frantseseko ikasleek bigarren eskuko merkatu bat egin zuten ikastetxean BAZTAN EZAGUTU proiektuaren baitako jarduera gisa. Beren motibazio eta parte hartzeari esker jarduera bikain atera zen!
DBH3 KURTSO BUKAERA
Kurtso bukaerako jarduera gisa, DBH3ko ikasleek krepak eta "Quand j'étais petit" proiektuaren erakusketa egin dute. Zorionak guztiei zuen motibazio eta parte hartzeagatik!