ELKARTASUNA SUSTATZEN DUTEN ESKOLEN SAREA
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA - NAFARROAKO GOBERNUA
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA - NAFARROAKO GOBERNUA
PRINTZIPIOAK ETA HELBURUAK
Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileko proiektuak egiten dituzten ikastetxeen sarea da.
Herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea (HGHE) gizarte- eta hezkuntza-prozesu jarraitua da, herritartasun global kritikoa, arduratsua eta konprometitua sustatzen duena, maila pertsonalean eta kolektiboan, tokiko errealitatea eta errealitate globala eraldatuz, mundu bidezko, ekitatibo eta aniztasunarekiko eta ingurumenarekiko errespetuzkoa eraikitzeko, non pertsona guztiok libreki eta behar bezala gara gaitezkeen. Eskola Solidarioak programa bat da, eta bertan, Nafarroako unibertsitate aurreko ikastetxe guztiek parte har dezakete.
Garrantzi berezia hartzen duen helburua da Nafarroan sustatzea UNESCOk munduko herritartasunerako edo herritartasun globalerako hezkuntza deitzen duena, Nafarroako lankidetzak Herritartasun Globalerako Hezkuntza Transformatzailearen eremuan egin duen ibilbidearekin bat etorriz. Helburu honek lotura zuzena du Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko 4.7 xedearekin, hain zuzen ere “ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen jasangarriari laguntzeko”.
Kontuan hartu beharreko elementu bat hezkuntza-metodologia eta -berrikuntza da, horrela, HGHEa eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin bere zereginean.
Garapen Jasangarrirako Helburuen esparru teorikoa:
· 1. helburua: Pobrezia desagerraraztea
· 2. helburua: Gosea eta elikagaien segurtasuna
· 5. helburua:Genero-berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea
· 6. helburua:Ura eta saneamendua
· 8. helburua:Hazkunde ekonomikoa
· 10. helburua:Herrialdeen arteko eta herrialdeen barruko desberdintasunak murriztea
· 12. helburua:Ekoizpen eta kontsumo jasangarria
· 15. helburua:Basoak, desertifikazioa eta dibertsitate biologikoa
· 16. helburua:Bakea eta justizia
EZAUGARRIAK
Hiru dira programaren euskarri nagusiak:
Hezkuntza Departamentuak:
- Irakasleen prestakuntza planak prestatzen ditu, Garapenerako lankidetzaren eta elkartasunaren sustapenaren gaineko proposamenak ere sartuz.
-Ikastetxeek proiektu solidarioak egiteko diru-laguntzen ebazpena argitaratzen du.
Gizarte Politiketako Departamentua da gure Foru Komunitatean Garapenerako Lankidetzaren esparruan eskumena duena. GGKEen HGHE ekintzak finantzatzen eta babesten ditu.
Nafarroako GGKEen Koordinakundea hirugarren eragile antolatzailea da. Bere eginkizuna da ikastetxeetako irakasleei prestakuntza eta aholkularitza ematen dieten GGKEak koordinatzea. Era berean, aholkularitza zuzena ematen die zenbait ikastetxeri, hala behar dutenean eta prestakuntza eta programako jarduerak antolatzen ditu GGKEekin lankidetzan eta esperientziak webgunean hedatzen ditu, bestelako gaien artean.
GGKEek ikastetxeei eta irakasleei aholkua eta laguntza ematen diete HGHE lantzeko jarduerak eta baliabideak proposatuz.
Ikastetxeak. Irakasleak programako eragile nagusiak dira. Prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dute eta HGHE proiektuak bultzatzen dituzte, ikastetxean burutu daitezen.
Hezkuntza komunite osoa sartu nahi dute programan eta ingurune hurbilekiko elkartasun harremanak sustatu.