7 G udalekuak liburuaren atzean dagoen idazlea ezagutzen.
Aurreko egunean bisita berezi bat jaso genuen gure eskolan: Nerea Loiola idazlea etorri zen gurekin solasaldian aritzera. Aurrez berak idatzitako 7G udalekuak eskapu liburua irakurria genuen, eta aukera paregabea izan zen liburu horren eta beste batzuen atzean dagoen sortze-prozesua lehen eskutik ezagutzeko.
Nereak azaldu zigun nola sortzen dituen bere istorioak, nondik hartzen dituen ideiak eta zer urrats jarraitzen dituen liburu bat idazteko. Gainera, idazle izatearen alde onak eta erronkak partekatu zituen gurekin —eta baita bitxikeria dibertigarriak ere, adibidez, zenbat aldiz berridazten duen kapitulu bat perfektua izan arte!
Hitzaldi atsegin eta inspiratzailea izan zen, eta argi geratu zen idazle izatea ez dela lan erraza, baina bai zirraragarria. Eskerrik asko, Nerea, zure bisitagatik eta gurekin zure esperientziak partekatzeagatik!
HONDARRIBIA
Urtero bezala, aurten ere kanpaldian atera gara. Hondarribian egon gara lau egunez eta ekintza pila bat egin ditugu: itsasontzi bidaia Bidasoa ibaiko padura ikusteko eta Higuer itsasargia ikusteko,
kirol-arrantza egin, diskofesta egin, Hondarribia herrian bisita gidatu bat, Jaizkibel mendira igo eta itsaslabarrak ikusi, hondartzan bainatu (nahiz eta ura oso hotza egon), Piraten edo San Telmo gaztelua ikusi…
Primeran pasa dugu!