Hezkuntza Sailaren programa eleaniztunek indarrean dagoen curriculuma garatzen dute, eta bi hizkuntzatan edo gehiagotan irakastea koordinatzen dute. Funtsean, hizkuntza ez diren arloetako curriculum-edukiak atzerriko hizkuntzan garatzea da, hizkuntzaren eta edukiaren irakaskuntza (CLIL) integratuz, eta curriculum-hizkuntzen tratamendu integratua edo koordinatua (TIL) egitea.
Programa eleaniztunak Haur Hezkuntzako etapako bigarren zikloan hasten dira, eta jarraipena dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa eleanitzetan. Euskarak, A ereduko ikasleentzako programen kasuan, beste hizkuntzekin integratutako eta koordinatutako planteamendu didaktikoa jarraituko du, ordu-esleipenaren arabera.