Proiektu hau bereziki zuentzat diseinatuta dago, DBHko ikasleak. Lagunarteko lehiaketak eta zuzendutako jarduerak izango dira ardatz, non kirola eta mugimendua protagonista nagusiak izango diren. Onena da, gehien gustatzen zaizkizuenetan parte hartu dezakezuela!
Helburu nagusia ez da bakarrik jolastea, baizik eta hobeto sentitzen laguntzea! Jarduera hauetan parte hartuz, honako hau lortuko duzue:
Estresa eta antsietatea murriztea: Ariketa fisikoa superbotere naturala dauka, azterketen edo klaseen aurretik sortzen diren urduritasun eta kezkak jaisteko. Ikasgelara lasaiago eta zentratuago helduko zarete! 🧘
Hobeto sentitu: Kirolak endorfina izeneko hormonak askatzen ditu, zoriontsuago eta energiaz beteta sentiaraziko zaituztenak.
Komunitatea sortzea: Beste maila batzuetako ikaskideak hobeto ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera ezin hobea da.
Ohitura osasungarriak ikastea
Oso erraza da! Izen ematea borondatezkoa denez, institutuan jarriko ditugun kartel eta iragarkiei adi egon behar duzue. Dudak edo galderak eukitzekotan, 2. batxilergoko edota Gorputz Hezkutza irakasleengana jo ahal duzue. Laster jakinaraziko ditugu izena emateko datak eta jardueren egutegia.