Ikastetxeetan Digitalizazio Prozesua gidatuko duen lan-taldea da.
Zuzendaritza taldeko kide bat egotea komeni da.
Berrikuntza Arduraduna (BeA) derrigorrez egongo da batzordean eta ikastetxeko digitalizazio proiektuan jantzita egon behar da.
IKT arduraduna (balego) batzordekide izatea komeni da.
Irakasle batzuk ere batzordekide izatea komeni dira.
Batzordekide bat Digitalizazio Arduradun izendatuko da, ardura nagusia eramateko, IPDa idazteko eta mentorearen erreferentea izateko.
Batzordekide bat aktak jasotzeko idazkaria izendatzea komeni da.
2023-2024 ikasturtean, digitalizazio batzordeak IPDaren gauzatze prozesua dinamizatu eta koordinatuko du, zuzendaritzarekin koordinatuta.
Irizpide orokor gisa, ikastetxeko BeA figurak edo, hala badagokio, horietako batek batzorde hori koordinatzeko funtzioa izango du.
IPDa idatzi. Horretarako fase ezberdinetako zereginak antolatu:
Diagnosia (SELFIE for School) antolatu eta aurrera eraman.
Analisia - Ondorioak - Helburuak - Ekintza Plana
IPDa idatzi.
Prestakuntza:
"Curriculuma eta Digitalizazioa" deritzon ikastaroaa antolatu irakasleen gaitasun digitala akreditatzeko (A1 edo A2 maila)
Irakasleen konpetentzia digitalaren diagnosia egin (SELFIE for Teacher) hurrengo ikasturterako prestakuntza-plana prestatzeko.