PROPOSAMEN INKLUSIBOAK


IKASTETXEKO ZERRENDAKO HLBP IKASLEEKIN LANTZEKO ESTRATEGIAK

  • HLBP Ebazpena ren arabera, Ikastetxearen erregistroan (ikastetxeko zerrenda) sartu behar diren datuak ez dira HLBP dituzten ikasle guztienak. Goiko irudian gorriz markatutakoak daudenenak baizik.( Irakurtzeko/idazteko zailtasunak; Kalkulurako zailtasunak; TEL; TDAH eta Gaitasun handiko ikasleak)



  • Ikasle batek “Ikasteko Berariazko Zailtasunengatik “ (IBZ), Hezkuntza Laguntzarako Berariazko beharrak dituela jotzen da, mintzairaren edo hizkuntza idatziaren erabileran inplikatutako oinarrizko prozesu psikologiko batean edo gehiagotan nahasmenduren bat duenean. Alterazio horiek anomalia gisa ager daitezke entzutean, hitz egitean, pentsatzean, irakurtzean, idaztean edo kalkulu aritmetikoa egitean. IBZak aldi berean ager daitezke desgaitasun intelektual, sentsorial edo motorrarekin, nahasmendu emozionalarekin edo kanpoko eraginekin, hala nola, arazo soziokulturalekin edo eskolatze desegokiarekin, baina ez dira baldintza edo eragin horien emaitza.



  • Irakurketa, idazketa eta kalkulua direnez ikaskuntza guztien oinarri diren bitarteko nagusiak, haien defizitek eragin negatiboa dute eskola-errendimenduan, jakintzagai guztietan ezagutzak eskuratzean, eta, ezinbestean, haurrak bere buruaz duen pertzepzioa hondatzen dute, eta horrela agertzen dira ikaskuntza-nahasmenduekin batera gertatzen diren arazo sozial eta emozionalak.



  • DSM-5en barruan (APA 2013), ikaskuntzaren zailtasunak kategoria bakar batean biltzen dira, Ikaskuntzaren Nahasmendu Espezifiko gisa. Beraien artean dislexia, disgrafia eta diskalkulia. Eta honela zehazten dira: matematikarako zailtasuna, irakurtzeko zailtasuna edo idatzizko adierazpenerako zailtasuna.


  • Gaitasun handiko ikasleek talde heterogeneoa osatzen dute, gainerako biztanleek bezala, baina komeni da esatea Gaitasun Handiak Koefizientzia Intelektual handia izatetik askoz harago doazela. Gaitasun altuak dituen haur batek batez bestekoa baino askoz adimen handiagoa izateaz gain, emozioz, motibazioz, nortasunez, sormenez eta tenperamenduz garatzen da, bere adineko gainerako haurrek ez bezala.


  • Kontua ez da soilik curriculuma aberastea adimen-gaitasun handiak dituzten eta jada detektatuta eta diagnostikatuta dauden ikasleentzat erronka zailagoekin, baizik eta beste ikasle horiek ere kontuan hartzea, motibazio handia, konstantzia handia eta helburuak proposatzeko gaitasuna baitute, eta oso kalitate handiko ekoizpenak egiteko gai baitira, diagnostikatu ez arren.