GOMENDIOAK

Alvaro Beñaran psikomotrizistak hainbat gako ematen ditu itxialdi honetan umeek euren garapenarekin eta ikasketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko eta oraingo bizitza hau, bai haurrentzat baina baita helduentzat ere, eramangarriago eta bizigarriago egiteko.

Francesco Tonuccik bere hausnarketa partekatzen du eta ez-ohiko egoera honetan seme-alabekin egiteko jarduera batzuk proposatzen ditu.

Artikulu honetan, egoera honetarako familientzako gomendioak topatuko ditugu.

Ipuin honetan azaltzen zaie haurrei zer den coronavirusa, nola zaindu behar dugun..., haur bakoitzak izan ditzakeen esperientzietatik abiatuta. Jarduera batzuk proposatzen ditu.

Ipuin honetan azaltzen zaie haurrei zer den coronavirusa, nola zaindu behar dugun..., haur bakoitzak izan ditzakeen esperientzietatik abiatuta. Jarduera batzuk proposatzen ditu.

Egoera honetarako aholku batzuk ematen ditu haurrekin kontuan pandemia egoera honetan kontuan hartzeko.

Haurrek kezka eta nahasmena sortzen dieten informazioak entzun ditzakete. Haurrak izugarri intuitiboak dira, eta erraz antzematen dituzte etxean bizitzen diren emozioak. Orduan, zein da koronabirusaren informazioa haurrekin partekatzeko modurik onena?

Ama, aita eta irakasleentzako prestakuntza

Eskuliburu praktikoa, haurren doluaren inguruan ditugun zalantzak argitzeko eta haurrei heriotza zer den azaltzeko modurik onena aurkitzen laguntzeko. Pertsona maitatu bat hiltzen denean familian gerta daitezkeen egoerei erantzun zehatzak ematen dizkie.

Nerea Mendizabal psikopedagogoak konfinamendu egoerak haurrei nola eragiten dien azaltzen du. Bestetik egoera hauek kudeatzeko zenbait irizpide ematen ditu.

10 bideo, familiei COVID-19ren konfinamenduaren eta pandemiaren ondorioz dituzten zailtasunak maneiatzen laguntzeko aholku praktikoekin: dueluak, loaren arazoak, arauak eta mugak, autonomia eta erantzukizuna, kalera ez ateratzeko euspena, emozioak, eskola eta betebeharrak, teknologien abusua, zailtasun bereziak dituzten haurrak, eta konfinamenduaren ondoren erantzun emozionalei aurrea hartzea.