Gizarte zientziak

GAIAK BESTE MODU BATEAN ANTOLATU BEHAR DITUT

AURKIBIDEA

1. Unibertsoa.

2. Harriak eta mineralak

HARRIAK ETA MINERALAK

Zer landuko dugu gai honetan?

  • Lurreko harriak
  • Mineralak
    • Mineralen propietateak
  • Lurreko materialak erabiltzen ditugu

Gaiaren laburpena

Non daude harriak lurrean?

Lurra hainbat geruzaz osatuta dago:

  • Nukleoa: Urturiko metalez osatuta.
  • Mantua eta azala: harriez osatuta.

Lurrazala harri solidoek osatzen dute eta 7 eta 70 kilometro arteko lodiera du.

Harri gehienak ozeanoko urez estalita daude (itsas ondoa). Besteek kontinenteak osatzen dute.

UNIBERTSOA


Zer landuko dugu gai honetan?

  • Zer dago unibertsoan
  • Eguzki-sistema
  • Lurraren higidurak
  • Lurraren ezaugarriak
  • Ilargia
  • Lurraren atmosfera

Gaiaren laburpena

ZER DAGO UNIBERTSOAN

    • Izarrak: Gas-esfera handiak dira. Beroa eta argitasuna ematen dute.
    • Nebulosak: Gas eta hauts-hodei erraldoiak dira.
    • Galaxiak: Milioika izar eta nebulosa multzoa.
    • Planeta: Harrizko edo gasezko esferak dira.
      • Planetoidea: Planeta txikiak eta irregularrak
    • Sateliteak: Planeten inguruan biratzen dute.
    • Asteroideak: Harritsuak dira. espazioan barrena bidaitzen dira.
      • Meteorito: planeten edo sateliteen aurka talka egiten duten asteroideak.
      • Izar Iheskor: lurraren atmosferan desegiten diren meteoritoak.
    • Kometa: Hauts eta izotz bolak.


EGUZKI SISTEMA

Planeta Sistema: Izar batek eta bere inguruan biratzen duten gorputzek osatzen dute

Eguzki Sistema: Eguzki izeneko izar batek osatutako sistema. Honetan, beste gorputz batzuen artean, Lurra dago.

Eguzki sistema Esne bide izeneko galaxia batean dago.

Eguzki Sistema 3D-n ikusi eta honetaz gehiago ikasi nahi baduzu klikatu irudian

Eguzki sistemako planeten benetako tamaina konparatzeko begiratu irudi hau

LURRAREN HIGIDURA

Errotazioa

Lurra bere ardatzaren inguruan biratzen da. Bira oso bat emateko 24 ordu gutxi gora behera behar du.

Traslazioa

Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Bira osoa emateko 365 egun behar ditu.

Errotazioa eta traslazioaren simuladorea ikusteko klikatu hemen


Ikasitakoa praktikan jarri:

LURRAREN EZAUGARRIAK

Lurra gorputz esferiko harritsua da. Baina ez da guztiz borobila, pixka bat sapalduta dago poloetan.

Lurraren atalak

  • Atmosfera
  • Hidrosfera
  • Geosfera. Esfera harritsua
    • Lurrazala. solidoa
    • Mantua: harri bero eta bigunez osatuta
    • Nukleoa: metalez osatuta

Ikasitako praktikan jartzeko klikatu irudian

Ilargia

Ilargiaren faseen simuladorea ikusteko klikatu hemen