Gela bakoitzean bi gune dauzkagu, eta gainera geletako batean bilbioteka, beraz guztira bost gune ezberdin daude: artea, eraikuntzak, biblioteka, esperimentazioa eta etxea. / En cada aula tenemos dos zonas, más la biblioteca en una de ellas, por lo que en total tenemos cinco zonas diferentes: arte, construcciones, biblioteca, experimentación y casa.
Asteko ikastorduen heren batean, gutxi gorabehera, ikasle bakoitzak erabakitzen du nora joan eta noiz aldatu beste gune batetara. / Aproximadamente en un tercio de las horas lectivas de la semana, cada alumna/o decide dónde ir y cuándo cambiar a otro espacio.
Ikasle guztien arteko interakzioak areagotu dira, eta gauza bera gertatu da gela bakoitzeko ikasleen eta beste gelako tutorearen artean ere. / Han aumentado las interacciones entre todo el alumnado y lo mismo ha ocurrido entre el alumnado de cada grupo y el otro tutor.
Saio bakoitzean ikasleek non diharduten behatzen dugu. / En cada sesión observamos dónde está cada alumna/o.
Artea: adierazpen plastikoa garatzeko material anitzak. / Arte: materiales diversos para el desarrollo de la expresión plástica
Eraikuntzak: bolumen eta ehundura ezberdinetako material multzoak. / Construcciones: conjuntos de materiales de diferentes volúmenes y texturas.
Biblioteka: liburuekin gozatzeko gune atsegina. / Biblioteca: un espacio agradable para disfrutar de los libros.
Esperimentazioa: ontzi-aldaketak egiteko harea-ontzia eta baita koloreekin, formekin, segidekin, multzoekin… gozatzeko mahai-jokoak ere. / Experimentación: arenero para realizar trasvases y juegos de mesa para disfrutar de colores, formas, secuencias, conjuntos...
Etxea: arropak, maskarak, txontxongiloak, panpinak, sukaldeko tresneria… jolas sinbolikoa eta ahozko hizkuntza garatzeko. / Casa: ropa, máscaras, marionetas, muñecos, menaje de cocina... para desarrollar el juego simbólico y el lenguaje oral.