HELBURUA: boluntariotza intentsiboa (nazionala eta nazioartekoa) sustatzea garapenerako hezkuntzaren eta herritartasun globalaren ikuspegitik, non ikaskuntza gogoetatsuak, eraldatzaileak, aniztasunera irekiak eta justiziaren eta elkartasunaren nazioarteko ikuspegiarekin konprometituak bultzatzen diren.
EDUKIAK:
Testuingurua: giza eskubideak, garapena eta pobrezia, justizia soziala eta ekitatea, globalizazioa eta herritartasun globala.
Boluntariotza: boluntariotzaren erantzukizunak, jarrerak, trebetasunak eta gaitasunak.
Proiektu zehatzei buruzko prestakuntza espezifikoa: talde-lana eta erakundeekin.
Urtarrilak 15 - otsailak 18
Programan izena emateko, formulario bat bete beharko da, motibazio-gutun bat eta CVa argazkiarekin.
Otsailak 7 -9
eta 19-21
Programako arduradunek bi campusetan (Bilbon eta Donostian) elkarrizketa pertsonala egiteko deituko diete hautagai guztiei.
Otsailak 23
Formakuntza-jardunaldi hori otsailaren 23an egingo dugu, Bilboko campusean, Deustuko Unibertsitatean hautatutako ikasle guztientzat.
Martxoak 4-6
Hautagai guztiei jakinaraziko zaie hautatuak izan diren ala ez, baita esleipen proiektua ere. Hautatuek 24 ordu izanen dituzte behin betiko parte-hartzea berresteko.
Martxoak 15-17
Asteburu honetan (ostiral arratsaldetik igande eguerdira), Mohernandon (Guadalajara) Espainiako eta Portugalgo unibertsitateetan hautatutako ikasle guztientzako unibertsitate arteko prestakuntza egingo da.
Martxoak 18-22
Aste honetan, ahal den neurrian, proiektuez arduratzen diren talde, laguntzaile eta gizarte-erakundeekiko harremanak planifikatuko dira. Datak eta egunak aldez aurretik jakinaraziko dira.
Formakuntzaren mantenua eta ostatuaren kostuak unibertsitatearen kontura izango dira.
Ikasleek joan-etorria (Bilbo eta Mohernando) ordainduko dute.
Joan-etorria ikaslearen kontura izanen da.
Horiek taldeka erosiko dira, proiektuak iritsi eta ateratzeko behin betiko datak itxi ondoren.
Deustuko Unibertsitateak Vuela 2024 programan parte hartzeko hautatutako boluntario guztiek beka bat jasoko duzue (Erasmus beka edo DUren beka izan daiteke), zuen boluntariotzaren ostatu- eta mantenu-gastuak ordaintzen laguntzeko.