ALUDen logginga egiteko era berria @deusto.es eta @opendeusto.es kontuetarako
2021eko uztailaren 21etik aurrera, ALUDera sartzeko modua aldatu egin genuen, Googlen “Saio hasiera bateratua”ren bidez.
1. ALUDera Deustuko kontuarekin (@deusto.es eta @opendeusto.es) sartu bazara
Deustuko kontua (Google) eta aurretik ALUDera sartzeko erabili dugun kontua lotu behar ditugu:
Prozesu horren barruan, mezu elektroniko bat helduko zaizu, eman behar dituzun urratsen berri emateko (egin klik estekan).
2. ALUDera Deustuko kontuarekin (@deusto.es eta @opendeusto.es) lehenengoz sartu bazara
Deustuko kontua (Google) eta aurretik ALUDera sartzeko erabili dugun kontua lotu behar ditugu:
Zure helbide elektronikoa berretsi behar duzu lehenengoz sartzen zarenean (egin klik estekan):
Adi!
Prozesua 30 minutu baino gutxiagoan egin behar da, bestela estekak baliozko izateari utziko dio eta lotzeko prozesua berriro hasteko eskatu beharko duzu.
Apple-ren posta elektronikoko kudeatzaileak ez du mezua egoki errekuperatzen eta hutsik agertzen da kudeatzailean. Halakoetan, Gmail.com helbidera jo behar duzu eta unibertsitateko kontuarekin identifikatu, mezua egoki ikusteko eta estekan klik egin ahal izateko.