Bilduma: https://doi.org/10.18543/LFGQ4860
Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoak bilduma Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko aldizkako argitalpen bat da, 1998an sortua. Jatorrizko ikerketa proiektu argitaragabeen emaitzak argitaratzen ditu diziplina ugariko ikuspegitik. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen dira lanak eta giza eskubideen ikerketa esparruko garrantzizko eta egungo gaiak jorratzen dira argitalpenetan.
Bildumak CEA-APQ Edizio Akademikoetako Kalitate Zigilua lortu zuen 2025eko uztailean, bost urterako.
Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) eta Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen Batasunak (UNE) abian jarri zuten Edizio Akademikoaren Kalitate Zigilua/Academic Publishing Quality (CEA/APQ). Zigilu hori Espainiako argitaletxe akademiko publiko eta pribatuek argitaratutako bilduma monografikoei ematen zaie eta, hala eskatu ondoren, berariaz eratutako ebaluazio-organoek ezarritako baldintzak betetzen dituzte.
Zigiluak kalitate zientifikoa egiaztatzen du, eta lau ataletan jasotako baldintzak betetzen dituzten bildumei ematen zaie: informazioaren kalitatea, argitalpen politikaren kalitatea, argitalpen prozesuen kalitatea eta izen ona.
Hasiera-urtea: 1998
Encarnación La Spina
Zuzenbideko doktore europarra, Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Publikoko Sailari atxikitako irakasle eta ikertzaile doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko kidea. Egile bakar gisa eta baterako egiletzan, 10 monografia edo liburuki kolektibo argitaratu ditu, 50 artikulu baino gehiago eta hainbat liburu-kapitulu, gai hauen inguruan: giza eskubideak, familia migratzaileak, aniztasuna, herritartasuna, diskriminazioa, errefuxiatuen eta talde kalteberen integrazioa eta harrera ikuspegi konparatuan. Europako eta Amerikako unibertsitate askotan visiting scholar izan da, baita kanpoko ebaluatzailea eta aldizkari espezializatuetako argitalpen-kontseiluetako kidea ere. Bere ibilbide akademikoa eta ikerketakoa nazioartean ospea duten doktoretza osteko hainbat programa eta proiekturen esparruan egin ditu, baita I+G+b proiektuetan ere, eta 2022an Bikaintasuneko I3 Programaren ziurtagiria lortu zuen, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Ramon y Cajal azpiprogramaren barruan. (RYC-2016-19465).
Funtzio nagusia da jasotzen diren jatorrizko lanen lehenengo irizpenak eta ebaluazioak egitea da, gero hautaketa egiteko; idazkiak lehen balioespen hori gainditzen badu, kanpoko ebaluatzaileei pasatzea eta barruko eta kanpoko ebaluatzaileen ikuspegia kontuan hartuta, zeintzuk argitaratuko diren erabakitzea.
Erredakzio Batzordeko kideak:
Encarnación La Spina, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea (koordinatzailea). https://orcid.org/0000-0003-0423-0674
Cristina de la Cruz Ayuso, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0001-7333-0834
Felipe Gómez Isa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua. https://orcid.org/0000-0002-7412-4634
Trinidad L. Vicente, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0003-4532-0262
Funtziorik nagusiena Erredakzio Batzordeari aholku ematea da, bildumaren kalitatea hobetzeko eta, hala beharbada, irizpenak egitea gai jakinetako ezagutzei erreparatuz.
Argitaratze Batzordeko kideak hauek dira:
Anja Mihr, Utrechteko Unibertsitateko Human Rights Center-eko ikertzailea, Herbehereak. https://orcid.org/0000-0001-6782-2234
Antoni Blanc Altemir, Lleidako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra. https://orcid.org/0000-0002-9513-3193
Bartolomé Clavero, Sevillako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako katedraduna eta Indigenen Gaietarako Nazio Batuen Foroko kidea.
Carlos Villán Durán, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea sustatzeko espainiar elkarteko presidentea. https://orcid.org/0009-0005-8605-5647
Carmen Márquez, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra, Sevillako Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0003-2016-1664
Cristina Churruca, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0002-3425-1938
Eduardo J. Ruiz Vieytez, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0001-7575-4454
Fernando Fantova, gizarte zerbitzuekin lotutako gaietako aholkularia, Bilbao.
Francisco López Bárcenas, Giza Eskubideen Mexikar Akademia, Mexiko. https://orcid.org/0000-0002-0324-7629
Gaby Oré Aguilar, giza eskubideetako eta genero gaietako nazioarteko aholkularia eta Human Rights Ahead-eko kidea, Madril.
Gloria Ramírez, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Politika Zientziako katedraduna, Mexiko.
Gorka Urrutia, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0003-3930-6042
Jaume Saura, Kataluniako Giza Eskubideen Institutuko presidentea, Bartzelona. https://orcid.org/0000-0003-0426-2326
Joana Abrisketa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0001-9311-5293
Jordi Bonet, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatea. https://orcid.org/0000-0002-8863-3202
José Aylwin, Herritarren Eskubideen behatokiko zuzendaria, Temuco, Txile.
José Luis Gómez del Prado, Mertzenarioak erabiltzeari buruzko Nazio Batuetako Lan-taldeko kidea, Geneva, Suitza.
José Manuel Pureza, Ikasketa Sozialen Zentroa, Coimbrako Unibertsitatea, Portugal. https://orcid.org/0000-0001-8044-2922
Judith Salgado, Giza Eskubideen Andeetako Programa, Simón Bolívar Andeetako Unibertsitatea, Quito, Ekuador.
Koen de Feyter, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna, Anbereseko Unibertsitatea, Belgika. https://orcid.org/0000-0001-5885-3469
Manuela Mesa, Bakerako Hezkuntza eta Ikerketako Zentroko (CEIPAZ) zuzendaria, Madril. https://orcid.org/0000-0003-0495-6117
Noé Cornago, Nazioarteko Harremanetako irakasle titularra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. https://orcid.org/0000-0003-3531-9890
Pablo de Greiff, Justizia Transnazionaleko Nazioarteko Zentroa, New York.
Víctor Toledo Llancaqueo, Politika Publikoetako Zentroa, ARCIS Unibertsitatea, Santiago, Txile.
Vidal Martín, Nazioarteko Harremanetarako eta Kanpoko Elkarrizketarako Fundazioko (FRIDE) ikertzailea, Madril.
Jatorrizko lanak jasotzeko, helbide honetara bidali: cuadernos.derechoshumanos@deusto.es.
Idazki guztiak Erredakzio Batzordeak ebaluatuko ditu hasiera batean. Batzorde horren egitekoa izango da idatziak hautatu, prozesatu eta helburu editorialak betetzen dituzten aztertzea, Institutuko ikerrildo eta gaietara egokitzen diren ikustea eta, ondorioz, argitaratzeko erabakia hartzea. Idatzi bat argitaratzeko erabakia ikertzaile, profesional eta irakurle potentzialentzat duen garrantziaren arabera ere hartuko da.
Erredakzio Batzordeak idazkia oro har ebaluatu eta egokitasuna balioetsiko du. Lehenengo fase horretan, idazkia baztertuz gero, atzera botako da. Bildumaren koordinatzaileak autoreari erabakia jakinaraziko dio, arrazoiz hornitutako eta argudiatutako idazki baten bidez.
Hasierako ebaluazioa aldekoa bada, Erredakzio Batzordeak kanpoko hiru aztertzaile posible aukeratuko ditu, idazkia bigarrenez ikusteko. Ebaluazio prozesuan anonimotasuna bermatuta egongo da eta pareen itsu bikoitzeko ebaluazio prozedura jarraituko da.
Bildumaren koordinatzaileak bi ebaluatzaileri eskatuko die txosten bat bidaltzeko, jatorrizko lana bidali eta gehienez ere hogeita hamar eguneko epean. Ebaluatzaile horiek aldez aurretik onartuko dute lan hori egitea. Bildumaren koordinatzailearen eta ebaluatzaileen arteko harremana posta elektronikoz egingo da.
Ematen diren bi txostenak aldekoak badira, Erredakzio Batzordeak onartuko du lana argitaratzea. Txosten baten eta bestearen arteko adostasunik ez badago, hirugarren baten ebaluazioa eskatuko da. Azken horren txostena aldekoa bada onartuko da lana argitaratzea.
Ebaluazio prozesua amaitutakoan, Erredakzio Batzordeak erabakiaren berri emango dio autoreari eta ebaluatzaileen txostenak bidaliko dizkio (posta elektronikoz), adituek egindako balioespenen xehetasunak ezagutu ditzan eta behar diren zuzenketak egin ditzan, halakorik egin beharra balego. Idazkiak zuzenketarik, aldaketarik edo gehikuntzarik behar izanez gero, autoreari gehienez ere hogeita hamar eguneko epea emango zaio moldaketa horiek egiteko. Beharrezko zuzenketak egindakoan –argi adierazi beharko dira testuan–, autoreak berriro bidaliko du idazkia (bildumaren arauetara doituta). Idazkiaren behin betiko bertsioa jasota, Bildumaren koordinatzaileak posta elektronikoz bidaliko du Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren Zuzendaritzara.
Argitaratzeko onartzen diren lanen autoreek inprentako proba jasoko dute argitaratu aurretik, idazkian egon daitezkeen erratak edo akats gramatikalak zuzentzeko. Ez da onartuko idazkiaren edukiari eragiten dion aldaketarik egitea.
Autoreak dira idazkietako edukien arduradun bakarrak. Horrekin batera, Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoak bildumak lanen inguruan legeak babesten dituen eskubideak mantentzen ditu. Idazki bat argitaratzeko onartzeak esan nahi du edozein hedabide eta euskarritako copyright eskubideak Bildumako editoreari transferitzen zaizkiola, kasu honetan Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuari. Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoak bilduman argitaratzeak ez du ondasunik jasotzeko eskubiderik ematen.